Maria txatbota wikizalea da eta gai da Wikipedian dagoen pertsona bati edo beste zerbaiti buruzko galderak erantzuteko ondorengo 3 hizkuntzatan: euskara, gaztelania eta ingelesa. Horretarako, adimen artifizialeko eta hizkuntzaren prozesamenduko teknika aurreratuez baliatzen da.
Google Assistant laguntzaile birtualean dago integratua (proba fasean), eta hortaz, mugikorretatik edo Google Home bozgorailu adimendunetatik atzi daiteke.
Demoak
Ikus hemen behean txatbot honen demoak hizkuntza desberdinetan.
Bideoak handitu ditzakezu eta bideo bakoitzaren gainean txatbotak informazioa lortzeko erabili duen Wikipediako artikulurako esteka daukazu (agian demoa egiterakoan artikuluaren beste bertsio bat zegoen Wikipedian).