Euskal RSTko Erlazio eta Zuhaitz Bankua euskarazko testuen erlazio-egituraz aberasturiko corpusa da Mann eta Thompsonen (1988) Egitura Erretorikoaren Teoriari (ingelesez, Rhetorical Structure Theoryri edo RSTri) jarraituz eta RSTko sailkapen hedatuaren (Clasical Mann and Thompson extended classification) euskal bertsioa erabiliz. Sailkapen horretako definizioak, adibideak eta azalpenak RSTko webgunean euskaraz ere irakur daitezke. Etiketaturiko corpusak Medikuntza, Terminologia eta Zientzia domeinuetako 60 testu-laburpen ditu. Testuak segmentatzeko eta erlazio-egitura eraikitzeko, RSTTool (O'Donnel 2000) ingurune grafikoa erabili izan da. Eta erlazioen seinaleak etiketatzeko Rhetorical DataBase.
Euskal RSTko Erlazio eta Zuhaitz Bankuan hainbat gauza egin daitezke:
  • Erlazio erretoriko jakin baten maiztasunak eta adibideak kontsultatu.
  • Testu jakin baten erlazio-egitura osatzen duten erlazio erretorikoak kontsultatu edota testuaren zuhaitz-egitura ikusi.
  • Erlazio erretorikoen seinaleak zeintzuk diren ikusi.
  • Euskarazko Oinarrizko Diskurtso Unitateen (Iruskieta 2014) (ingeleseko Elemmentary Discourse Unit edo EDU) estatistikak eskuratu.
  • Zuhaitz bateko Unitate Zentralari (Iruskieta et al. 2014) lotutako edo corpuseko Erlazio Erretorikoei buruzko estatistikak eskuratu.
  • Euskal RSTko erlazio eta zuhaitz-bankua ez da corpus arrunta, erlazio erretorikoen kontsulta eginez, RSTko etiketatzea sendotzeko eta etiketatzean egon daitezkeen akatsak edota desadostasunak ebaluatzeko tresna ere bada. Euskal RSTko erlazio eta zuhaitz-bankuaren lana aipatzeko (Iruskieta et al. 2013).
  • Corpusa edota webgunea aipatzeko:

    Lan-taldea:
    • Oier Lopez de Lacalle
    • Esther Miranda
    • Kike Fernandez
    • Maxux Aranzabe
    • Itziar Gonzalez
    • Mikel Lersundi
    • Arantza Diaz de Ilarraza
    • Mikel Iruskieta
    Web gune honetako informazioa erabiltzeko baimena, baina eskertuko genuke aipamena egitea. Euskal RSTko Erlazio eta Zuhaitz Bankua aipatzeko modurik egokiena hauxe da:
    Iruskieta, M.; Aranzabe, M.J.; Diaz de Ilarraza, A.; Gonzalez, I.; Lersundi, M.; Lopez de la Calle, O. 2013. The RST Basque TreeBank: an online search interface to check rhetorical relations. Paper presented at the 4th Workshop ''RST and Discourse Studies'', Brasil, October 21-23.