Candida albicans-en karakterizazio antigenikoa.
Candida albicans animalia homeotermoetarako ohizko oportunista den onddo patogenoa da.
Legamia honek odolez sakabanatzeko gaitasuna dauka
arazo larriak sortuz inmunokonprometituak dauden pazienteengan.
Azken urte hauetan C. albicans-ek parte hartzen duen gaixotasun hepatosplenikoen kasuen frekuentzia igotzen ari da minbizia duten pazienteengan (Bodey et al; 2002).
Hormako proteinak eta manoproteinak Candida albicans-en antigeno nagusienak dira
eta horrexegatik beren ikerketa beharrezkoa da
parte hartzen duten prozesu guztiak ezagutzeko.
Helburuak:
- C. albicans-en aurkako erantzun immunologikoa, proinflamatorioa eta tumoreen itsaspena bizkortzen duten antigenoak identifikatu eta karakterizatu.
- Bizkortzeko mekanismoak ikertu.
- Tumore-markatzaileak identifikatu.
- Proteina errekonbinanteak eta antigenoen aurkako antigorputz monoklonalak sortu.
Metodoak:
- Kultibo mikrobiarraren teknikak.
- Frakzio molekularren banaketa kromatografiaren bidez.
- Bi dimentsioko elektroforesien bidezko proteinen banaketa eta analisia.
- Espektrometriaz egindako sekuentziazioaren bidezko identifikazio eta karakterizazioa.
- Serumen aurkako analisi immunologikoa Inmunoblotting edo ELISA erabilita.
- Zelulen mantentze eta kultibapena.
- Biologia zelularraren tekniken bidezko zelula endoteliarren sorrera.
- Fluxu-zitometria.
- ELISA-z egindako zitozinen neurketa.
- DNA errekonbinantearen teknikaren bidezko proteinen klonazioa.
Erabilerak:
- Candidak sortutako gaixotasun ezberdinen diagnostikoa.
- Proteina errekonbinanteak itu terapeutikotzat erabiltzea.
- Tumorea sortzeko prozesuaren tratamendua.