Belauneko
protesiaren
infekzioa
.
Belauneko
protesiaren
infekzioa
arazo
larria
da
pazientearentzat
eta
zirujauentzat
.
Prebentzio
metodoen
eta
artroplastiako
teknika
modernoen
laguntzaz
horrelako
kasuak
murriztu
diren
arren
,
infekzio
hori
sendatzea
erronka
bat
da
oraindik
ere
.
1996.
eta
2004.
urteen
bitartean
gure
ospitalean
izandako
23
infekzio
protesiko
aztertu
ditugu
.
Horien
artean
,
6
kasu
baztertu
ditugu
hainbat
arrazoirengatik
.
Gure
ospitalean
PTRko
infekzio
kroniko
guztiak
bi
alditan
eginiko
ordezko
protesien
bidez
tratatu
ziren
(
LCCK
protesiekin
:
Legacy
Constrained
Condylar
Knee
zementu
antibiotikoarekin
)
.
Bigarren
aldiaren
ondoren
,
batez
beste
,
23
hilabeteko
jarraipena
egin
zitzaien
pazientei
,
3
hilabeteko
eta
5
urteko
tarteekin
.
Erabilitako
metodologia
(
infekzioa
diagnostikatzeko
eta
sendatzeko
erabilitakoa
)
eta
lortutako
emaitzak
aztertu
ditugu
.