Andraizea
/
Irati
Goikoetxea
/
Erein
,
2014
Andraizea
Usoa
Alberdi
Fernandez
/
Aizu
!
,
2015-01
"
Usteak
,
erdiak
ustel
"
egiak
kolpatu
ninduen
liburu
hau
irakurri
ostean
;
bestela
esanda
,
neu
ere
aurreiritzien
mende
bizi
naizela
onartu
behar
osteko
amorruak
.
Egilea
Irati
Goikoetxea
Matematikan
lizentziatua
izaki
,
istorio
karratu
eta
erabat
logikoak
espero
nituen
;
inola
ere
txunditzea
,
barre
egitea
edota
barruraino
hunkitzea
.
Are
gutxiago
,
nire
burua
islatuta
ikustea
,
tarteka
baino
sarriago
.
Bada
,
bete-betean
egin
nuen
kale
.
Izan
ere
,
izenburuko
Andraizea
hitz-jokoak
erakarrita
hautatu
nuen
liburuak
ez
du
ezer
karratu
eta
logikotik
,
batik
bat
bigarrenetik
,
eta
asko
,
ordea
,
surrealismo
eta
sentimendu
aniztasunetik
.
Enpatiaren
samurtasunez
gainezka
daude
istorioak
,
eta
idazleak
ezin
hobeto
asmaturiko
absurdu-ukitu
zoragarriak
biltzen
ditu
,
gozokiak
lez
banaka-banaka
dasta
ditzagun
,
bakoitzaren
zapore
bereziaz
gozatuz
.
Hamalau
ipuintxok
osatzen
dute
liburua
,
eta
denek
hitz
egiten
dute
emakumeez
,
hainbat
emakumez
eta
inguruko
gauza
eta
pertsonekin
dituzten
harremanez
.
Gustura
entzungo
nioke
idazleari
zelan
lortu
duen
hainbeste
nortasun
,
hain
bereziak
,
hain
desberdinak
,
halako
istoriotxoetan
konprimitzea
eta
hain
garbi
islatzea
.
Hizkuntza
natural
bezain
soila
baliatuz
,
inolako
itzulinguru
eta
katramilarik
gabe
,
nortasun
oro
osatzen
duten
haize
bitxien
hautaketa
bat
eskaini
digu
matematikariak
,
unetxo
gozagarriak
opari
.