Jon
Miranderen
gutunak
(
1948
-
1972
)
/
Jon
Mirande
/
Susa
,
1995
POSITIBOA
Idazle
ez
emankor
baten
fruitu
emankorra
Ritxi
Lizartza
/
Argia
,
1997-02-09
Euskal
literaturan
ugari
dira
lan
gutxi
(
askotan
bakarra
)
argitaratu
eta
ospe
handia
lortu
duten
idazleak
.
Frankotiradoreak
.
Lan
horrek
lortutako
oihartzuna
,
ordea
,
idazle
emankor
askok
bizitza
osoan
lortzen
dutena
baino
handiagoa
izan
da
.
Jon
Mirande
zuberotarrak
,
lan
bateko
egilea
ez
bada
ere
,
literatur
mailan
emankorregia
ez
izan
arren
,
genioei
gorderiko
txoko
horietako
bat
lortu
du
bere
eleberri
lahurra
,
ipuin
bilduma
,
poesiak
eta
kazetari-lanei
esker
.
Bada
,
ordea
,
mirandezale
gehienoi
orain
arte
ukatu
egin
zaigun
idazle
honen
informazio
ugariena
ematen
duen
sorkuntza
lanik
,
bere
gutunak
,
alegia
,
batez
ere
Txomin
Peillen
,
Andima
Ibinagabeitia
eta
Jon
Etxaiderekin
.
Luxuzko
edizioan
aurkeztuak
,
informazio
osagarri
ugari
ematen
du
ediziogileak
:
Mirandez
argitaratu
diren
lan
gehienak
,
bere
liburuen
edizioak
,
gutunen
aurkibidea
hartzailearen
arabera
sailkatuak
...
Bere
literatur
lanak
genio
handi
eta
polemiko
baten
uzta
utzi
digu
,
baina
gutunek
,
Mirandek
horren
gustuko
zuen
ohituraren
-
-
harremanak
idatziz
izatea
,
Peillenen
berak
aipatzen
digun
telefonoa
erabiltzeko
zailtasunak
medio
-
-
ondorio
zuzena
,
pertsona
horren
inguruko
bizitza
eta
sentimenduak
erakusten
dizkigu
,
bere
gordinkerian
.
Era
berean
,
eskutitzen
bidez
,
hainbat
poema
eta
eginiko
beste
lanen
aipamena
ere
egiten
digu
Mirandek
.
Patri
Urkizuk
dioenez
,
350
gutun
bildu
zituen
arren
,
275
baizik
ez
ditu
hautatu
.
Erabakiarekin
erahat
ados
ez
nago
,
baina
nahikoa
informazio
biltzen
da
Mirandek
Euskal
Herriaz
eta
inguruko
gizarteaz
bizi
zuen
maitasun
eta
gorroto
harremana
argi
azaltzeko
.
Aukera
ederra
da
irakurlearentzat
,
Mirandek
gaztetik
hasi
eta
ia
hil
arte
eutsi
zion
ohitura
horri
esker
,
modu
kronologikoan
emana
gainera
.
Froga
bat
egin
liteke
,
herrien
izena
eta
batez
ere
bere
izena
zein
hizkuntzatan
idazten
duen
begiratzea
,
une
horretan
bere
herriarekiko
sentimenduak
eta
harremanak
nolakoak
diren
jakiteko
.
Pena
bakarra
,
agian
,
alerik
ez
ematea
eskuz
idatzita
izan
zen
moduan
.