Uraren
aroak
/
Joan
Aldamizetxebarria
/
Beta
,
2013
NEGATIBOA
Esperientzia
eta
izarrak
Igor
Estankona
/
Argia
,
2013-03-31
Denbora
igarotzen
ez
denean
(
2002
)
eta
Bihotzaren
lautadak
(
2004
)
poemarioen
ostean
,
Ediciones
Betarekin
hirugarrena
du
Tarragonan
jaiotako
gernikarrak
Uraren
aroak
.
Beretzat
ez
ezik
ingurukoentzat
eta
entzun
gura
duten
guztientzat
idazten
duten
asko
legez
autoediziora
emana
,
handinahi
barik
diosku
,
eskertzetan
,
zergatik
ekin
dion
berriro
poesiaren
bide
malkartsu
,
ederrari
:
"
Seguruenik
liburu
hau
sortzen
hartu
dudan
plazerrik
handiena
lerro
hauek
idaztea
da
,
azken
urte
gorri
hauetan
beraien
laguntza
,
babesa
eta
arretak
eskaini
dizkidatenei
eskerrak
publikoki
emateko
"
.
Liburua
berpizte
batekin
hasten
da
,
edo
lozorroarekin
:
"
Atzean
utzi
dut
Orion
ikusten
ez
deneko
aroa
"
.
Beraz
,
neguko
nebulosa
ikusten
ez
deneko
aroa
utzi
badu
atzean
,
Aldamizetxebarriari
negua
hasi
zaio
.
Edo
uda
australa
.
Izan
ere
,
bidaia
liburu
bat
da
Uraren
aroak
hau
,
itzuleran
kontatutako
istorioa
,
nostalgia
bihurtutako
zirkulu
baten
ixtea
.
Denborarik
eza
,
bidaiari
baten
ikuspegi
zabala
,
eta
naturarekin
eta
sentimenduekin
nahasten
den
batasunaren
filosofia
bat
ageri
da
hemen
,
eite
sano
klasikokoa
:
"
Atzaparkada
izoztuek
/
aurpegia
zurbildu
digute
/
(
...
)
/
Badator
.
/
Txorien
logurarekin
batera
.
/
Doluz
jantziko
dira
kaleak
.
/
Dolua
izango
da
gure
bihotzetan
"
.
Hustasunean
oinarritzen
den
ikuspegi
zabal
horrekin
idatzia
da
Uraren
aroak
eta
,
zentzu
horretan
,
egia
da
Aldamizetxebarriaren
arnasa
luzeko
poemak
(
Atzo
iluntzean
,
Bidea
egiten
,
Bat-batean
)
badutela
sakontasun
bat
atsegina
eta
pausatua
.
Ezkorra
ere
bai
,
baikorra
beste
.
Kontrajarrita
ageri
dira
,
finean
,
disimulatzen
ezinezkoa
den
bitalismoa
eta
pentsamendu
landua
,
narratibarantz
egiten
diona
,
poesiaren
arrastotik
ateraraziz
.
Sentimenduz
idazten
duela
bistan
da
.
Idazle
ondratua
iruditu
zait
:
"
Bat-batean
desagertzen
den
min
setatiaren
antzera
/
horrela
abandonatuko
nau
bakardadeak
/
zuk
baino
beranduago
,
zuk
baino
arinago
"
.
Dena
dela
,
azken
lerro
horretan
legez
,
galdu
egiten
da
pasarte
askotan
dominatu
ezinik
hizkuntza
,
eta
lehen
aipatu
dugun
poesiaren
bideetatik
aparte
arroztua
.
Onartu
behar
dut
deseroso
sentitu
naizela
maiz
,
artifiziozkoak
begitandu
zaizkidala
joko
asko
.
Uste
dut
idazleak
barruan
gordetzen
duen
pultsua
ez
dela
guztiz
azaleratzen
,
maitasun
idealizatuaren
abusu
bat
dagoela
,
eta
poema
laburren
esanahirik
,
adierazpenik
eza
,
pisuegia
egin
zait
.