Birjinak
/
Irene
Nemirovski
(
Jose
Antonio
Sarasola
)
/
Alberdania
,
2011
Aukeran
eleberria
Saioa
Ruiz
Gonzalez
/
Argia
,
2012-09-09
Aspaldi
nenbilen
Irene
Nemirovski
(
Kiev
,
1903
-
Auschwitz
,
1942
)
irakurtzeko
gogoz
.
Haren
garaikide
izandako
antzerkilari
frantses
baten
obraren
inguruko
ikerketa
lanean
ari
nintzela
,
orduko
Paris
okupatuaren
testuingurua
zela
eta
,
Dantzaldia
irakurtzeko
gomendatu
zidaten
.
Suite
frantsesa-rekin
batera
,
hura
baita
Nemirovskiren
eleberririk
ezagunena
.
Ordutik
izan
dut
heziketa
frantsesdun
idazle
ukrainar
honekiko
kuriositatea
.
Bata
zein
bestea
irakurri
gabe
,
aldiz
,
Joxe
Antonio
Sarasolak
itzuli
eta
Alberdaniak
kaleratu
duen
Birjinak
.
Eta
beste
kontakizun
batzuk
izeneko
ipuin
bildumatik
abiatu
naiz
emakume
honen
obra
literarioa
ezagutzera
.
Eta
egia
esan
,
ez
dakit
nire
kuriositatea
zertxobait
zapuztu
egin
ote
den
.
Liburua
osatzen
duten
hamabi
kontakizunetatik
bost
izan
ziren
garaiko
aldizkarietan
argitaratuak
,
eta
horietan
azkenak
,
Birjinak
(
1942
)
deritzonak
,
hain
zuzen
ere
,
irabazi
du
bilduma
honen
izenburua
koroatzeko
lekua
.
Beste
kontakizunak
eskuizkribuan
gorde
ziren
,
2009.
urtean
liburuan
argitaratu
ziren
arte
.
Birjinak
da
,
dudarik
ez
,
hamabietarik
txapelduna
eta
Zine
mintzatua
(
1935
)
izenekoari
emango
nioke
bigarren
postua
.
Hauetan
biltzen
da
gordintasun
erabatekoan
eta
ezbeharretan
oinarritzen
den
benetako
bizitzaz
zein
patuaz
idazleak
duen
ikusmoldea
;
"
geure
indar
guztiekin
bizi
nahi
dugu
edo
bakea
nahi
dugu
"
(
170.
orr
.
)
,
esango
du
ipuineko
emakume
protagonistetako
batek
.
Pertsonaia
zauritu
eta
hondatuek
aditzera
ematen
dutenez
ez
du
balio
zoritxarra
saihesten
ahalegintzeak
,
hobe
da
aurrez
aurre
eta
begietara
begiratzea
.
Ondo
egosiriko
bizitza
ez
da
benetako
bizitza
.
Ipuin
batetik
bestera
askotariko
sentsazioak
esperimentatzeko
aukera
izan
dut
.
Batzuk
hogei
orrialdekoak
,
hamar
edo
bostekoak
beste
batzuk
,
baina
ez
da
ipuinen
luzera
kontua
izan
.
Gorabehera
ugari
sumatu
dut
liburuaren
irakurketan
zehar
,
eta
nagusitzen
zaidan
sentsazioa
asperdurarena
da
.
Eleberri
batean
,
hamar
orrialderen
tarteko
asperdurak
ez
gaitu
zertan
eleberri
osoa
deuseztatzera
bultzatzen
,
bai
aldiz
ipuinen
kasuan
.
Hala
gertatu
zait
Mamuak
,
Ezezaguna
eta
Magia
bezalako
ipuinekin
,
inolako
erakargarritasunik
gabe
irakurri
ditut
.
Nemirovskiren
ipuinak
bizipen
eta
esperientzia
pertsonaletatik
abiatzen
diren
arren
,
transzendentzia
ontologiko
unibertsal
zaindu
batez
hornituak
dira
.
Zentzu
horretan
,
azpi
eduki
aldetik
ezin
zaio
sakontasunik
ukatu
.
Hala
ere
,
gure
patua
josteko
baliatzen
dugun
bizitzaren
oihalaz
hausnartzea
sobera
ez
badago
ere
,
karga
bera
garraiatzen
duten
hamabi
ipuin
irakurtzea
astunegi
suertatzen
da
.
Agian
eleberritik
abiatzea
izan
zitekeen
bide
zuzena
,
eta
aukera
baduzue
hura
gomendatzen
dizuet
.