Paperezko
hegazkinak
/
Lutxo
Egia
/
Susa
,
2002
Paperezko
hegazkinak
Koldobika
Ezberdin
/
Putz
,
2002-10
Ene
irakurle
zintzo
,
leial
eta
bekatuz
garbiak
:
Maruri-Jatabeko
parrokoarekin
egon
berria
nauzue
pasa
den
asteburuan
.
Aita
Larringani
ene
elkartasuna
adieraztera
hurbildu
nintzaion
Bizkaiko
herri
polit
hartara
.
Eta
kontu-kontari
ari
ginela
,
6-8
urteko
neskatila
eta
mutikotxo
guri-guri
,
bekatuz
garbi
eta
arimaz
aratz
-
talde
baten
konpainia
onean
,
ekarri
zuen
solasak
,
izan
zen
perpausa
,
ez
zuela
deusek
ere
hainbat
kalte
egiten
arimarako
,
eta
ez
gorputzerako
ere
,
nola
euskal
literaturgintzan
diharduten
xaxi-idaxle
horiek
;
esaterako
,
euskal
letren
plazara
nobela
(
usteko
)
batez
jalgi
berri
den
Lutxo
"
Egia
"
...
eta
"
Egia
"
diodanean
,
aizue
,
ezin
diot
barreari
eutsi
.
Eta
kontua
barrez
lehertzekoa
litzateke
,
bai
,
Lutxoren
"
Egia
"
ustelak
altxamenduan
Generalisimoaren
alde
borrokatu
ziren
haien
ohorea
zikintzera
ez
baletoz
.
Hori
dela
-
eta
,
serio
jarriko
natzaizue
:
"
Paperezko
hegazkinak
"
izenburua
duen
liburu
hau
bere
zainetan
odol-lohia
baino
ez
daraman
gaixo
batek
baino
ezin
izan
du
idatzi
.
"
Egia
"
izenean
;
gezurrak
,
gezurrak
eta
gezurrak
izanean
.
Eleberria
berehala
sutara
beharrekoa
dela
esateko
badaukat
hainbat
argudio
:
Hasteko
,
"
nobela
"
honek
ez
dauka
ez
bururik
ez
hankarik
.
Ez
dauka
hari
jakinik
,
dena
da
oraina
eta
iraganaren
arteko
nahaste-borraste
konpreniezina
,
dena
da
anabasa
itzela
.
Irakurlea
galduta
ibiliko
da
lehen
hitzetik
bukaeraraino
.
Egindako
dokumentazio
lana
negargarria
da
.
Igartzen
da
gorrien
eta
separatisten
ixkribuak
baino
ez
dituela
irakurri
autoreak
.
Gernika
gorriek
bonbardatu
zutela
iturri
onetik
jakin
dakigunoi
ez
digute
gorri-separatistek
ziririk
sartuko
.
Haginak
ondo
berdinduta
dauzkagu
honezkero
,
atzo
goizean
jaiotako
ume
mukizu
bati
sinisten
hasteko
.
Tira
,
tira
...
Nobelaren
fabore
,
soilik
aipatuko
dugu
sinisgarri
egiten
duen
gauza
bakarra
,
hots
:
protagonista
alkoholikoa
izatea
.
Horrek
ematen
dio
,
horrek
baino
ez
,
sinesgarritasun
apur
bat
goitik
beherako
kaosari
.
Delirium
Tremensak
jotako
morroi
baten
buruan
,
beste
inorenean
ezin
liteke
halako
gezur
,
eldarnio
eta
gorrikeria
tendentziosorik
egosi
.
Badakit
nire
bizia
arriskuan
jartzen
ari
naizela
hau
esatean
,
baina
ez
naute
isilduko
,
bizkartzain
pare
bat
eskatuko
dut
,
Aita
Larringanek
bezala
,
eta
ozen
altxatuko
dut
ene
boza
gezurraren
kontra
,
faltsukeriaren
kontra
,
deabrukeria
ororen
kontra
.
Orain
sakristiara
noa
,
neskatilatxo
bat
onbidean
jarri
behar
dut
-
eta
.