Terminologiaren
eta
itzulpengintzaren
arteko
erlazioari
buruzko
gogoetak
itzulpeneta
interpretazio-ikasketetan
:
kasu
praktiko
bat
.
Komunikazio
honetan
Alfonso
X
el
Sabio
Unibertsitateko
Itzulpengintza
eta
Interpretaritzako
Lizentziaturako
ikasle
eta
irakasle
batzuek
1996-1997
ikasturtean
egindako
esperientzia
bat
azalduko
dizuegu
.
Ikasle
eta
irakasle
horiek
guztiak
hirugarren
ikasturteko
ikasgai
jakin
batzuetakoak
ziren
.
Esperientzia
horretan
zehar
,
dokumentazioa
,
terminologia
,
fraseologia
,
itzulpengintza
eta
abarren
gainean
ikasitakoak
praktikan
jartzeko
aukera
izan
zuten
batzuek
eta
besteek
.
Bi
ikuspuntu
erabili
ditugu
esperientzia
hori
azaltzeko
:
alde
batetik
,
ikuspuntu
besterik
gabe
akademikoa
,
esperientzia
Itzulpengintza
Berezituko
eta
Terminologiako
ikasgaien
barruko
jardueren
artean
egin
genuen
-
eta
;
beste
alde
batetik
,
berriz
,
ikuspuntu
profesionala
,
esperientzia
itzulpengintzaren
merkatutik
etorritako
benetako
eskari
batek
eragin
baitzuen
.
Helburuak
ere
bi
jomuga
zituen
:
alde
batetik
,
lanbidearen
errealitaterako
hurbilpen
delako
hori
-
kasurik
onenean
ere
gelan
egindako
simulazio-saio
batzuk
baino
urrunago
ez
doana
-
muturreraino
eramatea
,
nonahi
eta
noiznahi
aipatzen
baitzaigu
bai
itzulpengintza
eta
interpretaritzari
buruzko
nazioarteko
foroetan
,
bai
halako
diziplinen
inguruko
ikasgaietako
ikasketa-planetan
eta
curriculumetan
ere
;
eta
beste
alde
batetik
,
gaur
egun
batetik
bestera
hain
usu
darabilgun
diziplinartekotasuna
gauzatzea
behingoz
zalantzari
tokirik
utzi
gabe
.
Izan
ere
,
itzulpengintza
eta
Interpretaritzako
ikasketetan
ez
dugu
diziplinartekotasun
hori
baztertu
baina
,
barneratu
ere
ez
dugu
erabat
egin
(
behin
betiko
indartzeko
arrazoi
garbia
,
beharbada
)
.
Azken
hori
dela
eta
,
gure
asmoa
okerreko
uste
bat
betiko
zuzentzea
da
,
ikasleen
artean
oso
zabalduta
dagoenez
,
karreran
zehar
ikasi
,
barneratu
eta
gainditu
behar
dituzten
ikasgaiak
bloke
isolatuak
baitira
,
bihar-etziko
lanbidearekin
zerikusirik
ez
dutenak
.
Azken
batean
,
halako
gogoeta
teoriko
eta
praktiko
bat
egin
nahi
izan
dugu
dokumentazioaren
,
terminologiaren
,
fraseologiaren
eta
itzulpengintzaren
artean
behintzat
-
bestetik
ez
bada
erenabari
den
erabateko
loturaren
inguruan
eta
horrelako
esperientziek
-
gure
uste
apalean
-
Espainian
gaur
egun
eskura
ditugun
itzulpengintza-ikasketetan
eragiten
dituzten
ondorioen
gainean
,
ondorio
akademiko
zein
irakaskuntza-mailakoen
gainean
.