Energiarako
materialak
:
Litio-ioi
bateriak
.
Litio-Ioi
bateriak
ezinbestekoak
dira
gure
eguneroko
bizitzan
.
Ez
al
duzu
telefono
mugikorrik
,
mp3rik
ala
ordenagailu
eramangarririk
zeure
poltsan
?
Bateria
hauen
arazorik
handienetarikoak
pisua
eta
bolumena
dira
.
Gainera
,
bere
osagaiak
prozesatu
behar
dira
bere
toxikotasunarengatik
.
Ikerketa-ildo
hau
,
solido
egoeraren
kimika
aztertzen
duen
taldean
sortu
da
.
Bere
helburua
LiFePO
4
materialaren
optimizazioa
da
,
litio-ioi
bateria
komertzialetan
konposatu
hau
katodo
moduan
erabiltzeko
.
Gaur
egun
erabiltzen
de
katodoarekin
,
LiCoO
2-rekin
konparatuta
(
LiCoO
2
)
,
aukeratu
den
konposatua
ez
da
kutsagarria
,
energi
densitate
handia
dauka
,
seguruagoa
da
,
eta
pisu
baxuagoa
eta
prezio
hobea
ditu
.
Ikertzen
ari
den
materialaren
muga
batzuk
gainditu
behar
dira
bere
ezarpen
komerziala
lortzeko
,
batez
ere
,
bere
eroankortasun
intrinsekoa
apala
areagotu
behar
da
.
Helburu
hau
lortzeko
sintesi
metodo
batzuk
saiatu
dira
LiFePO
4
/
C
konpositeak
sortzeko
:
zeramikoa
,
sol-gela
,
geruza
meheak
laser
ablazioaren
bidez
,
etabar
.
Konposite
hauek
prestatzeko
,
emaitza
bikainak
lortu
dituen
sintesi
metodo
berri
bat
egokitu
da
,
liofilizazioa
.
Sintesian
sortutako
ikatzak
eroankortasuna
indartzen
du
,
eta
partikulen
tamaina
kontrolatzen
du
ere
,
garraiatza
elektronikoa
eta
litioaren
difusioa
errazten
.
Prestatutako
materialak
zenbait
tekniken
bidez
aztertzen
dira
:
X-izpien
difrakzioa
,
oinarrizko
analisiak
,
Raman
eta
infragorri
espektroskopia
,
suszeptibilitate
magnetikoa
,
EPR
,
Mossbauer
,
inpedanzia
elektrokimikoa
eta
transmisio
eta
ekorketa
mikroskopia
.
Teknika
hauen
guztien
medio
,
materialen
purutasuna
,
konposizioa
,
morfologia
eta
propietate
elektriko
eta
magnetikoak
ezagutzen
dira
.
Honen
ondoren
,
beste
karakterizazio
mota
bat
behar
da
,
aplikaziotik
gertuagokoa
.
Lan
hau
CIDETEC
fundazioa
eta
CEGASA
ren
arteko
lankidetzaren
bidez
egiten
da
.
Karakterizazio
elektrokimikoa
bi
zentro
hauen
instalazioetan
egiten
da
,
eta
teknika
hauetaz
osatua
dago
:
boltanperometria
ziklikoa
,
ziklaketau
galbanostatikoa
eta
,
material
onenekin
,
botoi-pilak
eta
prototipoen
fabrikazioa
.
Unibertsitatean
egindako
karakterizazioan
lortutako
datuekin
,
CIDETEC
en
eta
CEGASA
n
egindako
testen
emaitzak
osatzen
eta
ulertzen
dira
.
EnpresaK
,
Zentro
Teknologikoak
eta
Unibertsitateak
sortutako
elkarlanak
ikerkuntza
aberesten
du
.