Bronkiektasia eta BGBK duten pazienteetan Pseudomonas aeruginosaren kolonizazio-infekzioa.
Bronkiektasiak (fibrosi kistikoa) edo Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoak (BGBK) –Pseudomonas aeruginosa bidezko kolonizazio edo Infekzioarekin– dituzten pazienteen ezaugarri epidemiologiko, kliniko, mikrobiologiko eta ebolutibo jakin batzuk ezagutzea.
Arnas hartzeko arazoak dituzten 39 paziente kroniko aztertu dira;
1998an iritsi ziren gure zentrora
eta P. aeruginosa isolatu zen haien kerruan.
Besteak beste, parametro klinikoak, epidemiologikoak eta mikrobiologikoak analizatu ziren.
Era berean, sentikortasun antimikrobianoa eta tipo genetikoak ere zehaztu ziren.
23 pazienteren segimendu kliniko eta mikrobiologikoa egin zen urtebetez (azterketa genetikoa barne).
24 pazientek bronkiektasiak zituzten (1998an ingresatuko %12k); 15 pazientek, BGBK.
Paziente guztiek butxadura-maila handiak zituzten arnasbideetan (FEV1<%45).
22 pazientek (%56) arnas gutxiegitasun kroniko zuten.
Aztertutako 42 anduietatik
(3 pazientek 2na andui zituzten),
14 mukizkoak ziren eta 28 ez-mukizkoak.
Antibiogramak erresistentzi maila apala erakusten du Amikazina (%0), Tikarzilina (%5), Imipenem (%13,3) eta Gantamizinarekiko (%14,2).
Eboluzioan zehar, pazienteen %74ek antimikrobiano bat edo gehiagorekiko erresistentziak garatu dituzte.
Eboluzio klinikoari dagokionez, heriotza-tasa %38koa izan da urtebetean.
Kasuen %20an bakarrik lortu da P. aeruginosa behin betiko ezabatzea;
%66ean mikroorganismoak iraun egin du
eta %13,3an berragertu egin da
itxuraz ezabatua izan ondoren.
Azterketa genetikoak erakusten duenez,
pazienteen %82k klon bakar bat dute;
klon hori da, oro har, irauteko joera duena, aldagai subzionalekin kasuren batean edo beste.
Genetikoki aztertutako 41 pazienteetatik, 29k (%70) klon propioa dute (esklusiboa)
eta 12k (%29) paziente batekin edo birekin gehienez elkarbanatzen dute berea.
Kerruan identifikatutako P. aeruginosa eta ondesteko frotisekoa berberak dira
mikroorganismo hori bi laginetan identifikatu zen kasuen (10 kasu) %90ean.
P. aeruginosa bidezko kolonizazio-infekzioak bronkio-gaixotasun kronikoak dituzten pazienteei eragiten die
eta haien eboluzioa korapilatzen du;
horrek heriotza-tasa handitu
eta ospitaleko ingresu berrien kopurua areagotzen du.
Pseudomonak tratamendu antibiotikoa izan duten pazienteetan irauteko gaitasuna du.
Azterketa genetikoen arabera, Pseudomona bera da irauteko joera duena;
beraz, sentikortasun antimikrobianoaren etengabeko aldaketa ebolutiboak ez daude, oro har, geruza berrien mende.
Paziente gehienek ez dituzte klon berdinak elkarbanatzen;
ondorioz, ez dirudi infekzio-iturri komun bat dagoenik, salbuespenak salbuespen.