Whipple gaixotasunaren ezohiko aztarnak: Lau kasuren ikerketa.
Whipple (EW) gaixotasunak hesteei eragiten die bereziki.
Gehientsuenetan, diagnostikoaren oinarrian gaizki xurgatzea eta sindrome toxikoa daude.
EW gaitza duten lau gaixo ditugu, oso ohikoak ez diren ezaugarri edo agerpenekin: eztul lehor etengabea, abdomeneko mina eta idorreria, hesteen azpibuxadura eta sintoma neuropsikiatrikoak.
Agerpen kliniko horiek aztertu,
eta gaur egunera arte deskribatu diren adibideetan daukaten maiztasuna alderatu da.