Sacamantecas nuen aita / Aitor Arana / Txalaparta, 2012 Sacamantecas nuen aita Lurdes Imaz / Aizu!,2013-02.
XIX. mendean Gasteiz inguruak izutu zituen Juan DÃaz de Garaio Sacamantecas pertsonaia hartu du Aitor Aranak ( Legazpi, 1963 ) bere azken eleberrian.
Sei emakume bortxatu eta erail zituen arabarrak 1870 eta 1879 bitartean,
eta garrotez hil zuten 1881ean.
Munstroa gizatiartzeko asmoz edo, Adela alabaren ikuspuntua aukeratu du idazleak
Sacamantecasen istorioa berreraikitzeko.
Santa Klara komentuan moja, aitari buruzko egunkari txatalak errekuperatuko ditu,
eta haietatik abiatuta DÃaz de Garaioren istorioa kontatu nahiko du,
bere galbahetik pasatuta.
Lanetik etxerakoan, Gasteiz inguruko errepideetan harrapatzen zituen emakumeak bortxatzen eta erailtzen saiatzen zen DÃaz de Garaio,
baita lortu ere sei aldiz.
Zahartuz zihoala,
gero eta zailagoa egiten zitzaion basatikeriak egitea,
eta horri esker harrapatu zuten.
Pasarte horiek eta alabaren kontaketak biltzen ditu nobelak 16 kapitulutan zehar.
Euskal Herriko hiltzailerik famatuenaren ibilerak ezagutzeko aukera ematen digu Aranak, baita garai haietako ohiturak ere:
debekatuta zegoen makila-jokoa, " bideetako mari" izena zuten prostituten bizimodua, eta abar.
Lan historiko interesgarria egin du idazleak
pertsonaia horri buruzko dokumentazio bildu
eta irakurleen esku ipintzeko.
Hala ere, nahiko planoa da nobela,
erritmoa falta zaio
eta bortxaketen kontaketak aspergarriak ere bihurtzen dira,
ankerkeria horien narrazioak inoiz horrela deskribatu badaitezke, behintzat.
Bestalde, alabaren ikuspuntua ez da batere argi geratzen,
eta ez dio askorik eransten kontaketari; sobera dagoela esan daiteke.