Candida albicans-en karakterizazio antigenikoa. Candida albicans animalia homeotermoetarako ohizko oportunista den onddo patogenoa da. Legamia honek odolez sakabanatzeko gaitasuna dauka arazo larriak sortuz inmunokonprometituak dauden pazienteengan. Azken urte hauetan C. albicans-ek parte hartzen duen gaixotasun hepatosplenikoen kasuen frekuentzia igotzen ari da minbizia duten pazienteengan (Bodey et al; 2002). Hormako proteinak eta manoproteinak Candida albicans-en antigeno nagusienak dira eta horrexegatik beren ikerketa beharrezkoa da parte hartzen duten prozesu guztiak ezagutzeko. Helburuak: - C. albicans-en aurkako erantzun immunologikoa, proinflamatorioa eta tumoreen itsaspena bizkortzen duten antigenoak identifikatu eta karakterizatu. - Bizkortzeko mekanismoak ikertu. - Tumore-markatzaileak identifikatu. - Proteina errekonbinanteak eta antigenoen aurkako antigorputz monoklonalak sortu. Metodoak: - Kultibo mikrobiarraren teknikak. - Frakzio molekularren banaketa kromatografiaren bidez. - Bi dimentsioko elektroforesien bidezko proteinen banaketa eta analisia. - Espektrometriaz egindako sekuentziazioaren bidezko identifikazio eta karakterizazioa. - Serumen aurkako analisi immunologikoa Inmunoblotting edo ELISA erabilita. - Zelulen mantentze eta kultibapena. - Biologia zelularraren tekniken bidezko zelula endoteliarren sorrera. - Fluxu-zitometria. - ELISA-z egindako zitozinen neurketa. - DNA errekonbinantearen teknikaren bidezko proteinen klonazioa. Erabilerak: - Candidak sortutako gaixotasun ezberdinen diagnostikoa. - Proteina errekonbinanteak itu terapeutikotzat erabiltzea. - Tumorea sortzeko prozesuaren tratamendua.