GMB0201-GS.rs3 (37) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Bronkiektasia eta BGBK duten pazienteetan Pseudomonas aeruginosaren kolonizazio-infekzioa. | GS | |
2 | Bronkiektasiak (fibrosi kistikoa) edo Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoak (BGBK) -Pseudomonas aeruginosa bidezko kolonizazio edo Infekzioarekin- dituzten pazienteen ezaugarri epidemiologiko, kliniko, mikrobiologiko eta ebolutibo jakin batzuk ezagutzea. | GS | |
3 | Arnas hartzeko arazoak dituzten 39 paziente kroniko aztertu dira; | GS | |
4 | 1998an iritsi ziren gure zentrora | GS | |
5 | eta P. aeruginosa isolatu zen haien kerruan. | GS | |
6 | Besteak beste, parametro klinikoak, epidemiologikoak eta mikrobiologikoak analizatu ziren. | GS | |
7 | Era berean, sentikortasun antimikrobianoa eta tipo genetikoak ere zehaztu ziren. | GS | |
8 | 23 pazienteren segimendu kliniko eta mikrobiologikoa egin zen urtebetez (azterketa genetikoa barne). | GS | |
9 | 24 pazientek bronkiektasiak zituzten (1998an ingresatuko %12k); 15 pazientek, BGBK. | GS | |
10 | Paziente guztiek butxadura-maila handiak zituzten arnasbideetan (FEV1<%45). | GS | |
11 | 22 pazientek (%56) arnas gutxiegitasun kroniko zuten. | GS | |
12 | Aztertutako 42 anduietatik | GS | |
13 | (3 pazientek 2na andui zituzten), | GS | |
14 | 14 mukizkoak ziren eta 28 ez-mukizkoak. | GS | |
15 | Antibiogramak erresistentzi maila apala erakusten du Amikazina (%0), Tikarzilina (%5), Imipenem (%13,3) eta Gantamizinarekiko (%14,2). | GS | |
16 | Eboluzioan zehar, pazienteen %74ek antimikrobiano bat edo gehiagorekiko erresistentziak garatu dituzte. | GS | |
17 | Eboluzio klinikoari dagokionez, heriotza-tasa %38koa izan da urtebetean. | GS | |
18 | Kasuen %20an bakarrik lortu da P. aeruginosa behin betiko ezabatzea; | GS | |
19 | %66ean mikroorganismoak iraun egin du | GS | |
20 | eta %13,3an berragertu egin da | GS | |
21 | itxuraz ezabatua izan ondoren. | GS | |
22 | Azterketa genetikoak erakusten duenez, | GS | |
23 | pazienteen %82k klon bakar bat dute; | GS | |
24 | klon hori da, oro har, irauteko joera duena, aldagai subzionalekin kasuren batean edo beste. | GS | |
25 | Genetikoki aztertutako 41 pazienteetatik, 29k (%70) klon propioa dute (esklusiboa) | GS | |
26 | eta 12k (%29) paziente batekin edo birekin gehienez elkarbanatzen dute berea. | GS | |
27 | Kerruan identifikatutako P. aeruginosa eta ondesteko frotisekoa berberak dira | GS | |
28 | mikroorganismo hori bi laginetan identifikatu zen kasuen (10 kasu) %90ean. | GS | |
29 | P. aeruginosa bidezko kolonizazio-infekzioak bronkio-gaixotasun kronikoak dituzten pazienteei eragiten die | GS | |
30 | eta haien eboluzioa korapilatzen du; | GS | |
31 | horrek heriotza-tasa handitu | GS | |
32 | eta ospitaleko ingresu berrien kopurua areagotzen du. | GS | |
33 | Pseudomonak tratamendu antibiotikoa izan duten pazienteetan irauteko gaitasuna du. | GS | |
34 | Azterketa genetikoen arabera, Pseudomona bera da irauteko joera duena; | GS | |
35 | beraz, sentikortasun antimikrobianoaren etengabeko aldaketa ebolutiboak ez daude, oro har, geruza berrien mende. | GS | |
36 | Paziente gehienek ez dituzte klon berdinak elkarbanatzen; | GS | |
37 | ondorioz, ez dirudi infekzio-iturri komun bat dagoenik, salbuespenak salbuespen. | GS | |