GMB0502-GS.rs3 (22) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Gizentasun erigarriaren tratamendu kirurgikoa. | GS | |
2 | Ohiko tratamendu motek porrot eginez gero, | GS | |
3 | gizentasun erigarriaren kirurgia da epe luzera egin daitekeen tratamendu bakarra. | GS | |
4 | Gure esperientziaren datuak aurkeztuko ditugu: | GS | |
5 | 556 ebakuntza egin dizkiegu 507 gaixori, 1996ko apiriletik gaur egunera arteko tartean. | GS | |
6 | Gastroplastia bertikal eraztunduna oso teknika murriztailea zen hasiera batean, | GS | |
7 | baina baztertu egin zuten; | GS | |
8 | izan ere, | GS | |
9 | pisu galera desegokia eta etengabeko gonbitoak zirela tarteko, | GS | |
10 | gaixoen bizi-kalitatea benetan kaskarra zen. | GS | |
11 | Ebakuntza egindako 80 gaixoetatik 40ri beste teknika bat egin behar izan zieten gerora. | GS | |
12 | By-pass gastrikoa da guk aukeratu dugun teknika: | GS | |
13 | Roux-en Yaren heldulekuen luzerak gizentasun mailara egokitzen dira. | GS | |
14 | Kirurgia primario honekin dagoeneko 234 ebakuntza egin dira | GS | |
15 | gaixoari ebakia eginez, eta 186 laparoskopia bitartez. | GS | |
16 | Kirurgia mota honetan, heriotza tasa % 0,5ekoa da, | GS | |
17 | eta ebakuntza osteko arazoak, berriz, % 5,5ekoak dira: odoljarioa (% 4,8) eta dehiszentzia anastomotikoa (% 1,7). | GS | |
18 | Epe luzera, laparoskopiari esker, sabel-etenak % 31tik % 0,5era murriztu dira. | GS | |
19 | Batez bestean galtzen den gainkarga, berriz, % 71koa da. | GS | |
20 | Gaixoen % 79k gainkargaren % 50 baino gehiago galtzen dute, | GS | |
21 | eta "arrakasta irizpidetzat" jotzen da hori. | GS | |
22 | Horrenbestez, bizi-kalitatea eta gizentasunarekin lotutako bestelako erikortasuna nabarmen hobetu dira. | GS | |