GMB0702-GS.rs3 (22) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | "Basal like" fenotipo tumoralak (c-erb-B2 -, RE - eta RP - negatiboa) biologikoki oso erasokorra den bularreko minbiziaren azpitalde bat definitzen du, kirurgia ondoko pT1 egoeran. | GS | |
2 | Ikerketa berriek, | GS | |
3 | "micorarrays" teknika erabiliz, | GS | |
4 | pronostiko txarra duen bularreko minbiziaren azpitalde bat hauteman dute. | GS | |
5 | Tumore horiek ez dituzte hormona hartzaileak eta c-erb-B2 onkogenea adierazten; eta bai, ordea, epitelio basaleko geruzaren zelulei dagozkien kitokeratinak. | GS | |
6 | Horren ondorioz, tumore fenotipo horri "basala" esaten zaio. | GS | |
7 | Lan honetan fenotipo basala aztertzen dugu, kirurgia ondoreko pT1 egoeran dauden bularreko minbizi goiztiarretan. | GS | |
8 | Haien sailkapena egiteko | GS | |
9 | hormona hartzaileen eta c-erb-B2 onkogenearen gabeziaz baliatu gara, | GS | |
10 | ikerketa anatomopatologikoetan erabili ohi diren zehaztapenak direlako. | GS | |
11 | Guztira, foku bakarreko 442 bularreko minbizi aztertu dira, pieza histologikoan (pT1) 2 cm edo gutxiago dituztenak. | GS | |
12 | Guztiak 1993ko urtarrilaren eta 2005eko abenduaren artean operatu ziren. | GS | |
13 | Horien artetik, 369 NOS kartzinoma duktal iragazkorrak izan ziren, | GS | |
14 | eta horiexek baino ez dira aztertu. | GS | |
15 | 369 horien artetik, berriz, 346 kasuei dagozkien datu inmunohistokimiko osoak ditugu (RE, RP, c-erb-B2, p53 eta Ki67) | GS | |
16 | eta horiek dira, hain zuzen ere, amaierako azterketan sartu ditugunak. | GS | |
17 | Gure parametroen arabera definitutako fenotipo "basala" korrelazioan jarri zen nabarmenki p53 mutatuaren agerpenarekin (p = 0.0001) 3. gradu nuklearra (p<0.0001), eta %60 edo hortik gorako Ki67 agerpen ehunekoarekin; | GS | |
18 | bestalde, korrelazioa oso txikia izan zen 3. gradu histologikoarekin (p = 0.045). | GS | |
19 | Ganglioen inbasioarekin (p = 0.51) ez zen korrelazio gradurik hauteman. | GS | |
20 | Kitokeratina basalak zehaztu gabe daudenez, | GS | |
21 | txosten anatomopatologikoetan erabili ohi diren parametroen bidez "basal-like" tumoreen azpitaldea hauteman dezakegu, gaitzaren egoera oso goiztiarrean. | GS | |
22 | Azpitalde hori biologikoki oso erasokorra izan ohi da. | GS | |