SENTARG01-A1.rs3 (27) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Jon Miranderen gutunak ( 1948 - 1972 ) / Jon Mirande / Susa, 1995 POSITIBOA
Idazle ez emankor baten fruitu emankorra Ritxi Lizartza / Argia, 1997-02-09. | GS | |
2 |
Euskal literaturan ugari dira lan gutxi ( askotan bakarra ) argitaratu eta ospe handia lortu duten idazleak. | GS | |
3 | Frankotiradoreak. | GS | |
4 | Lan horrek lortutako oihartzuna, ordea,idazle emankor askok bizitza osoan lortzen dutena baino handiagoa izan da. | GS | |
5 | Jon Mirande zuberotarrak, | GS | |
6 | lan bateko egilea ez bada ere, | GS | |
7 | literatur mailan emankorregia ez izan arren, | GS | |
8 | genioei gorderiko txoko horietako bat lortu du bere eleberri lahurra, ipuin bilduma, poesiak eta kazetari-lanei esker. | GS | |
9 | Bada,ordea, mirandezale gehienoi orain arte ukatu egin zaigun idazle honen informazio ugariena ematen duen sorkuntza lanik, bere gutunak, alegia, batez ere Txomin Peillen, Andima Ibinagabeitia eta Jon Etxaiderekin. | GS | |
10 | Luxuzko edizioan aurkeztuak,informazio osagarri ugari ematen du ediziogileak :Mirandez argitaratu diren lan gehienak, bere liburuen edizioak, gutunen aurkibidea hartzailearen arabera sailkatuak... | GS | |
11 | Bere literatur lanak genio handi eta polemiko baten uzta utzi digu, | GS | |
12 | baina gutunek, Mirandek horren gustuko zuen ohituraren --harremanak idatziz izatea, Peillenen berak aipatzen digun telefonoa erabiltzeko zailtasunak medio-- ondorio zuzena,pertsona horren inguruko bizitza eta sentimenduak erakusten dizkigu, bere gordinkerian. | GS | |
13 | Era berean, eskutitzen bidez, hainbat poema eta eginiko beste lanen aipamena ere egiten digu Mirandek. | GS | |
14 | Patri Urkizuk dioenez, | GS | |
15 | 350 gutun bildu zituen arren, | GS | |
16 | 275 baizik ez ditu hautatu. | GS | |
17 | Erabakiarekin erahat ados ez nago, | GS | |
18 | baina nahikoa informazio biltzen da | GS | |
19 | Mirandek Euskal Herriaz eta inguruko gizarteaz bizi zuen maitasun eta gorroto harremana argi azaltzeko. | GS | |
20 | Aukera ederra da irakurlearentzat, Mirandek | GS | |
21 | gaztetik hasi eta ia hil arte | GS | |
22 | eutsi zion ohitura horri esker, modu kronologikoan emana gainera. | GS | |
23 | Froga bat egin liteke, herrien izena eta batez ere bere izena zein hizkuntzatan idazten duen begiratzea, | GS | |
24 | une horretan bere herriarekiko sentimenduak eta harremanak nolakoak diren jakiteko. | GS | |
25 | Pena bakarra, agian, alerik ez ematea | GS | |
26 | eskuz idatzita | GS | |
27 | izan zen moduan. | GS | |