SENTARG03-A1.rs3 (43)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Pendrive / Arrate Mardaras / Susa, 2013 NEGATIBOA Ideia ona, baina... Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2014-09-07GS
2 Pendrive izeneko narrazio sorta edo ariketa literarioarekin estreinatu da Arrate Mardaras ( Abadiņo 1960).GS
3Demagun editore batek uesebe bat aurkitzen duela bulegoko mahai gainean,GS
4eta ez daki nondik ezta nola heldu den ere.GS
5Jabe hipotetikoak eduki zitzakeen proiektu desberdinen piezak aprobetxatuz,GS
6editore narratzaileak bere edizio pertsonala osatuko du barnean dagoen materialarekin.GS
7Emaitza:GS
8pendrive galdu bati buruzko hipotesiak,GS
9 Sinda izeneko emakume bati buruzko pasarteak eta ohar linguistikoez, nahiz eta ez beti, lagundutaGS
10 datozen zenbait narrazio solteen kopiatu/itsatsi eran egindako muntaia da irakurleari eskaintzen zaiona.GS
11Edo inpresio hori izan dut nik behintzat.GS
12Egia aitortzearrenGS
13 liburu honek deseroso sentiarazi nau hainbat momentutan.GS
14Irakurtzen ari nintzela zalantzan aritu bainaiz ez ote zen izango nire gaitasun ahulagatik,GS
15 barne egituraren kohesio falta zela eta,GS
16edo liburuak berak duen konplexutasunagatik, pasarte ugari behin baino gehiagotan irakurri behar izan ditudala,GS
17bidean zerbait ahaztu dudanaren sentsazioa neukalako.GS
18Atalen arteko batasuna aurkitzen saiatu naiz etengabe,GS
19 batak besteari egiten dion mesedea aurkitu nahi izan dut,GS
20 collageak zentzua har dezan,GS
21baina, nire zoritxarrerako, arrakastarik ez.GS
22Azkenik,GS
23 existitzen ez den zerbaiten bila nenbilela ondorioztaturikGS
24 izenburuari erreparatu diot: Pendrive.GS
25Ez al da hura kohesiorik gabeko fitxategiak, piezak, gorde eta mantentzeko instrumentu bat?GS
26Ez al du horrek ere liburuarekin zerikusirik?GS
27Ez al dira biak hitzen memoriarako gordailuak?GS
28Zentzu horretan originala iruditu zait Literatura kontsideratzeko proposamen berritzaile hau,GS
29baina tratatzeko modua iruditzen zait liburuaren puntu ahuletako bat.GS
30Halako instrumentu baten edukia nola edo hala papereratu izana da, ene ustez, ideia jeniala birrindu duena.GS
31Are gehiago, nik esango nuke, publikoaren interesetatik at dagoela.GS
32Gustuak eta irakurle mailak alde batera utzita,GS
33 gizakiari istorioak entzun zein irakurtzea gustatzen zaio.GS
34Eta paperezko pendrive honetan sei narrazio aurkitzen ditugu beste testuekin erlaziorik ez daukatenak.GS
35Historiako garai eta testuinguru oso desberdinetan gertatutako maitasun istorioak dira,GS
36 non,GS
37 tronpatzen ez banaiz,GS
38gehienek duten gerra eszenatoki.GS
39Narrazio horietara mugatu izan balitzGS
40 baliteke bestelako emaitza eduki izana,GS
41baina kasu hipotetikoan mintzo gara.GS
42Orainaldian esatearren,GS
43lehen ariketa literarioa da Arrate Mardarasen Pendrive.GS