| SENTARG04-A1.rs3 (33) |
| EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
| 1 | Uraren aroak / Joan Aldamizetxebarria / Beta, 2013 NEGATIBOA
Esperientzia eta izarrak Igor Estankona / Argia, 2013-03-31 | GS | |
| 2 |
Denbora igarotzen ez denean ( 2002 ) eta Bihotzaren lautadak ( 2004 ) poemarioen ostean, Ediciones Betarekin hirugarrena du Tarragonan jaiotako gernikarrak Uraren aroak. | GS | |
| 3 | Beretzat ez ezik ingurukoentzat eta entzun gura duten guztientzat idazten duten asko legez | GS | |
| 4 | autoediziora emana, | GS | |
| 5 | handinahi barik diosku, eskertzetan, zergatik ekin dion berriro poesiaren bide malkartsu, ederrari : | GS | |
| 6 | "Seguruenik liburu hau sortzen hartu dudan plazerrik handiena lerro hauek idaztea da, | GS | |
| 7 | azken urte gorri hauetan beraien laguntza, babesa eta arretak eskaini dizkidatenei eskerrak publikoki emateko". | GS | |
| 8 | Liburua berpizte batekin hasten da,edo lozorroarekin: | GS | |
| 9 | "Atzean utzi dut Orion ikusten ez deneko aroa". | GS | |
| 10 | Beraz, neguko nebulosa ikusten ez deneko aroa utzi badu atzean, | GS | |
| 11 | Aldamizetxebarriari negua hasi zaio. | GS | |
| 12 | Edo uda australa. | GS | |
| 13 | Izan ere, bidaia liburu bat da Uraren aroak hau, itzuleran kontatutako istorioa, nostalgia bihurtutako zirkulu baten ixtea. | GS | |
| 14 | Denborarik eza, bidaiari baten ikuspegi zabala, eta naturarekin eta sentimenduekin nahasten den batasunaren filosofia bat ageri da hemen, eite sano klasikokoa : | GS | |
| 15 | "Atzaparkada izoztuek / aurpegia zurbildu digute / (...) / | GS | |
| 16 | Badator. | GS | |
| 17 | / Txorien logurarekin batera. | GS | |
| 18 | / Doluz jantziko dira kaleak. | GS | |
| 19 | / Dolua izango da gure bihotzetan". | GS | |
| 20 | Hustasunean oinarritzen den ikuspegi zabal horrekin idatzia da Uraren aroak | GS | |
| 21 | eta, zentzu horretan, egia da Aldamizetxebarriaren arnasa luzeko poemak ( Atzo iluntzean, Bidea egiten, Bat-batean ) badutela sakontasun bat atsegina eta pausatua. | GS | |
| 22 | Ezkorra ere bai, baikorra beste. | GS | |
| 23 | Kontrajarrita | GS | |
| 24 | ageri dira, finean, disimulatzen ezinezkoa den bitalismoa eta pentsamendu landua, narratibarantz egiten diona, | GS | |
| 25 | poesiaren arrastotik ateraraziz. | GS | |
| 26 | Sentimenduz idazten duela bistan da. | GS | |
| 27 | Idazle ondratua iruditu zait : | GS | |
| 28 | "Bat-batean desagertzen den min setatiaren antzera / horrela abandonatuko nau bakardadeak / zuk baino beranduago, zuk baino arinago". | GS | |
| 29 | Dena dela, azken lerro horretan legez, galdu egiten da pasarte askotan dominatu ezinik hizkuntza, | GS | |
| 30 | eta lehen aipatu dugun poesiaren bideetatik aparte arroztua. | GS | |
| 31 | Onartu behar dut deseroso sentitu naizela maiz, artifiziozkoak begitandu zaizkidala joko asko. | GS | |
| 32 | Uste dut idazleak barruan gordetzen duen pultsua ez dela guztiz azaleratzen, maitasun idealizatuaren abusu bat dagoela, | GS | |
| 33 | eta poema laburren esanahirik, adierazpenik eza, pisuegia egin zait. | GS | |