SENTARG06-A1.rs3 (42) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Odolaren deia / Iņaki Irasizabal / Elkar, 2014 Ildo berean Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2014-05-25 Aspaldi elkar ikusi gabeko bi anaien harremanari buruzko istorioarekin itzuli da Iņaki Irasizabal. | GS | |
2 | Igelak benetan hiltzen dira ( 2011 ) eta Bizkartzainaren lehentasunak ( 2013 ) irakurri ondoren, | GS | |
3 | esan daiteke, Odolaren deia ( Elkar, 2014 ) izendatu duen azken eleberriak idazlearen tematika eta kontaketa estilo berdintsuari heltzen diola. | GS | |
4 | Honetan ere, gizartearen analisi-deskripzio bati ekiteaz gainera zirkulu familiarrean gertatzen den tragedia aurkituko dugu. | GS | |
5 | Bi anaiek gazte garaitik ez dute elkarren berririk izan | GS | |
6 | eta bakoitzak bere bizitza ahal bezala bideratu du. | GS | |
7 | Gorkak | GS | |
8 | asteburuetan pub bateko zerbitzari lanetan arituz | GS | |
9 | egiten du aurrera. | GS | |
10 | Ez du familia eredugarri esaten den gisako ezer eraikitzea lortu, | GS | |
11 | baina, Nadia eta Gica, ama-seme errumaniarrekin partekatzen du bere mundu pertsonala. | GS | |
12 | Gorkak aspaldi galdu zuen bere familiarekiko kontaktua iraganeko hainbat gertakari gogorrek bultzaturik. | GS | |
13 | Eta hala izan dadin nahiago duen arren, | GS | |
14 | odola, odola da, | GS | |
15 | eta beti izango gara sendi bateko partaide. | GS | |
16 | Aldiz, eleberri osoan barrena anonimoki aurkezten den Gorkaren anaia enpresari txikia da. | GS | |
17 | Bera ere ezkondugabea, baina aspaldiko bikotearekin seme-alaba banaren aita. | GS | |
18 | Familia ez estereotipatuen irudia bilatu du idazleak, | GS | |
19 | errealistagotzat jotzen baitu gaur egun ikusten dugun aniztasuna islatzea, | GS | |
20 | eta testuinguru horretan bi anaien arteko erlazioa txertatu du. | GS | |
21 | Narrazioaren tentsioa in crescendo joango da | GS | |
22 | hastapenetik planteatzen diren zenbait enigma argituz doazen neurrian: | GS | |
23 | Zerk eragin zuen Gorka familiatik aldentzera? | GS | |
24 | Zenbateraino gara gai familiaren alde emateko? | GS | |
25 | Zein punturaino pentsa genezake familiak, gure odolaren odolak, traizionatu gaitzakeela? | GS | |
26 | Urte askoren ondoren ustekabean harrapatuko du Gorka, | GS | |
27 | bere anaiak aitaren heriotzaren berri emateko deitzen duenean. | GS | |
28 | Anaiaren dei fatalak iraganeko mamuen kutxa zabalduko du | GS | |
29 | eta polik-poliki, | GS | |
30 | bere identitate ordura arte | GS | |
31 | anonimoa agerian geratuko da. | GS | |
32 | Aldi berean Gorka, | GS | |
33 | odolaren senari jarraituz, | GS | |
34 | ezin pentsatuzko gertaeretan sartua ikusiko da :pederastia, txantaiak, sexu-abusuak, eta abar. | GS | |
35 | Irasizabalen eleberrietan ohikoak diren gaiak, alegia. | GS | |
36 | Odolaren deia anaien arteko erlazioan gorpuzten den eleberria da. | GS | |
37 | Pertsonaien natura, familia bereko partaide izatean definitzen da, | GS | |
38 | eta horrek ematen die ekintzei esanahi eta pisu berezia. | GS | |
39 | Hortaz gainera, ez diot eleberri honi deus originalik aurkitu, | GS | |
40 | eta idazlearen ibilbide linealaren erakusle iruditu zait. | GS | |
41 | Hortaz, jada ezagutzen dutenek ez dute ezer berririk aurkituko, | GS | |
42 | eta ezezaguna zaionarentzat ez dezala momentu entretenigarri bat pasatzea baino espero. | GS | |