SENTBER01-A1.rs3 (58) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | 60 ordu Zoologikoan / Gorka Etxeberria / egilea editore, 2013 NEUTRALA (iritzi on eta txarra)
Kalimotxoa nahikoa ez denean Hasier Rekondo / Berria, 2014-01-19. | GS | |
2 |
"Maite zaitut, kalimotxo". | GS | |
3 | Gorka Etxeberriaren ( Pasaia, 1985 ) lerro horri erreparatuz gero, | GS | |
4 | poesia punkaren eta naifaren arteko liburu txundigarri baten aurrean gaudela irudika liteke. | GS | |
5 | Aurrerago, berriro aipatuko du kalimotxoa, | GS | |
6 | askaturiko aingura existentzial gisara aipatu ere : | GS | |
7 | "...kalimotxotik haratago luzatu dugu begirada". | GS | |
8 | Tamalez, asmo onez zizelkatutako hibrido hutsal baten aurrean gaudela esan genezake. | GS | |
9 | Izan ere, heterodoxia sustraietan tatuatuta duen 60 ordu Zoologikoan ( Auto-edizioa, 2013 ) honek asteburu zoro baten kronika poetikoa izan nahi badu ere, | GS | |
10 | xede onak ez dira nahikoak izaten | GS | |
11 | literatura ona sortu ahal izateko. | GS | |
12 | Eta liburuak zerbait baldin badu, | GS | |
13 | asmo onen eta lagunen arteko konfiantzan eraikitako sinbiosia da. | GS | |
14 | Hegaldi poetikoa tantaka besterik ez da ageri. | GS | |
15 | Poesia punkaren ardatza ez dela hegaldi poetikoa esango didate akaso, | GS | |
16 | baina hegaldi poetikorik gabe eta prosodia landu gaberik ez dagoela poesiarik erantzungo nik. | GS | |
17 | Egileak ez duela poesia jasoa egin nahi izan gaztigatuko didate beste zenbaitzuek. | GS | |
18 | Euskal Herrian gertatzen den irakurle / idazle batez besteko desorekatua aipa dezaket nik. | GS | |
19 | Fredi Paia bertsolariak ondu du liburuaren hitzaurrea. | GS | |
20 | Horrela dio : | GS | |
21 | "Arabiarrek esaten duten legetxe, edertasuna soilik baitago | GS | |
22 | hura ikusi dezaketen begietan". | GS | |
23 | Zin dagit, | GS | |
24 | saiatu naizen arren, | GS | |
25 | ez dudala edertasunik aurkitu liburu labur honetan, | GS | |
26 | baina nire begien kontua ere izan daiteke, | GS | |
27 | berriki, distantzia laburrerako betaurrekoak jarri behar izan baititut letren atzetik bizi izan garenon dekadentziaren seinale. | GS | |
28 | Hala ere, Joseph Brodskyk esaten zuen gisara, edertasunak tinko dirau | GS | |
29 | gu aldatzen garen bitartean. | GS | |
30 | Liburuak asteburu zoro baten berri ematen du. | GS | |
31 | Egile-protagonistak lehen pertsonan ibilitako egunerokoaren berri eman nahi digu, | GS | |
32 | modu oso pertsonalean eman ere, | GS | |
33 | ostiral arrunt bateko iluntzeko 19:00etan abiatuta. | GS | |
34 | Euskal Herriko edozein gaztek bizi ditzakeen esperientziak era zatikatuan, | GS | |
35 | epatatzeko xede trinkoarekin, | GS | |
36 | ematen zaizkigu. | GS | |
37 | Eta hori du ahulezia nagusia liburuak : ez duela txunditzen, | GS | |
38 | txunditzeko ahalegin apurtzaileak etengabeak diren arren. | GS | |
39 | Asteburu horretan zehar, alkohola, sexua ( ordaindutakoa eta bestelakoa ), presoen egoera, ametsak, futbola, sukaldaritza, lana, kartzela existentziala... jorratuko ditu egileak. | GS | |
40 | Hain erabiliak izanagatik | GS | |
41 | ez lirateke oztopo izan beharko | GS | |
42 | tentuzko zerbait idazteko. | GS | |
43 | Baina ez da horrelakorik gertatzen. | GS | |
44 | "Alde onak eta txarrak ditu / oraingo momentuak, | GS | |
45 | / ez dakit nire buruak / asteburua bukatzea nahi duen. | GS | |
46 | / Ez dakit". | GS | |
47 | Izanak sortzen dituen zalantzak lar xaloki adierazten direla esango nuke. | GS | |
48 | Aurreko iruzkin batean aitatzen nuen irudi trinkoz eraikitzen den emozioa dela poesia, pentsamenduaren eta irudiaren artean eraikitako erresuma zakarra, talenturik ezean. | GS | |
49 | Apika, gizakiok egunero bizi dugun zoologikoaren eta kaiolaren arteko metafora izan daiteke, bere gardentasunean, liburuak duen gauzarik landuena, errealitatearen eta erresistentziaren arteko dikotomia hori. | GS | |
50 | Hibridotasun horren baitan, aste buru zoro horren epilogo gisara, zenbait lagunen lankidetza izan zuen egileak, asteburua luzatu ezinik edo. | GS | |
51 | Horrela bada, gaien arteko anabasa alaian Eņaut Gantxegi, Mikel Astarloza txirrindularia, Ion Olano Carlos eta Ibon Apezetxea Goņiren idatziekin amaitzen da liburua. | GS | |
52 | Asteburua, desfasea, laguntasuna eta futbola dituzte hizpide. | GS | |
53 | Originaltasunak ez du leku askorik hartzen izkribuotan, | GS | |
54 | halere, | GS | |
55 | liburu guztian gertatu gisara, | GS | |
56 | asmo onez beterik daude. | GS | |
57 | Baina, esan bezala, literatura ona egiteko | GS | |
58 | kalimotxoz blaitutako asmo onak ez dira nahiko.
| GS | |