SENTBER03-A1.rs3 (57)
EDUSegmentTaggerCentral Unit
1Alter ero / Bertol Arrieta / Susa, 2012 Errealitatea bihurritzen Alex Gurrutxaga / Berria,2012-11-11GS
2Aho gustu gazi-gozoa utzi dit Bertol Arrietaren bigarren ipuin liburuak.GS
3Gozoa, istorio interesgarriak biltzen dituelako.GS
4Gazia, kontaerek ez nautelako guztiz ase.GS
5Zortzi ipuin daude Arrietaren liburuan, giza harremanak jorratzen dituzten sei eta literatura ardatz duten bi.GS
6Eguneroko bizimoduari begira sortutako ipuinak dira, baina ez horregatik ohiko gauzak kontatzen dituztenak.GS
7Izan ere, arrunta denari buelta bat ematen ahalegintzen da Bertol Arrieta,GS
8 gure ohiko ego zuzenari alter ero bat bilatzen.GS
9Sortu dituen pertsonaia nagusiak antiheroiak dira ;GS
10 jende arrunta da berez,GS
11eta bat-batean gertaeraren batek euren mundua iraultzen du.GS
12Idazleak berak esan bezala," gertaera xumeak" dira,GS
13baina hala ere, arazoak euren onetik ateratzen ditu pertsonaiak.GS
14HoriekGS
15 galdutaGS
16 aurkitzen diren une horretan hasten dira kontuak ezohiko izaten.GS
17Arrietak modu finean erabiltzen duen absurdoa nagusitzen da maiz, modu indartsuenean ipuin metaliterarioetan ;GS
18 nahiko modu lortuan Un tal Ekain ipuinean, non narratzaile batek Cortazarren semea dela sinetsarazi nahi digun,GS
19 eta ez hain ongi Ipuin perfektua-n, idazle batek horixe bera idazteko ahalegina egiten duenean.GS
20Alde horretatik, umorerik ere ez da falta,GS
21eta hori ere modu finean lantzen du Bertol Arrietak.GS
22Txispa dezenteko momentutxoak daude, esaterako, Bye ipuinean.GS
23Bestalde, pertsonaien karakterizazioa sendoa dela esango nuke,GS
24 alegia, ongi jabetzen garela pertsonaia nagusiak nolakoak diren.GS
25Gustatu zait, gainera,GS
26nola jabetzen garen.GS
27Arrieta ez da pertsonaien barne mundua kontatzen hasten ;GS
28 askotan, pertsonaia nagusiak eurak dira narratzaileak,GS
29eta euren hitz egiteko eta jokatzeko moduaren bidez ezagutzen dituguGS
30 ( kontatu baino gehiago, erakutsi egiten zaigu nolakoak diren ).GS
31Aipatu beharrekoa da in medias res ordena,GS
32 hainbat ipuinetan oinarrizko egituran baitago.GS
33Pertsonaia aurkezten zaigu lehenbizi ;GS
34 gero, une batean, pertsonaia nagusia pentsaketan hasten daGS
35 ( ile apaindegian eserita, igerian, eta abar ),GS
36 eta horrela, bi garaiek bateratsu egiten dute aurrera.GS
37Hori egiten du egileak, esaterako, Ordezko atezainaren balada-n,GS
38 nire ustez liburuko ipuin onenetakoan.GS
39Bertan, orrialde gutxian hiru lagun errusiarren bizimodua modu eraginkorrean kontatzen da.GS
40Gazi puntua kontamolde zenbaitek utzi dit.GS
41Batzuetan, ipuinen mezu nagusia lausoa iruditu zait,GS
42eta horrek erabilitako teknikaren eta gaiaren artean disonantzia dagoela pentsatzera naramaGS
43 ( esaterako, Ez da zinemazaleentzako herrialdea ipuin ez oso sinesgarrian mezu nagusi sendorik ez dut harrapatu ).GS
44Antzeko zerbait gertatzen dela esango nuke Laurak eta hodei ipuinean ere ;GS
45 teknikak mezuaren alde ala kontra egiten duen zalantzak ditut.GS
46Izan ere, teknika berezi zenbait lantzen ere ahalegindu da Arrieta ( aipatutakoaren amaieran, kasurako )GS
47 eta emaitzek ez naute erabat konbentzitu.GS
48Baliatu duen errekurtso bat pertsona narratiboen aldaketa da ( Ordezko atezainaren balada-n, adibidez ),GS
49 baina uste dut ez dagoela argi zertarako,GS
50 eta horrek ipuinaren aurka egiten duelakoan nago.GS
51Era berean, azken ipuin zinez onaren amaiera irekiak ez duela funtzionatzen esango nukeGS
52 ( bigarren mailako pertsonaia, emaztea, ez baitu irakurleak nahikoa ezagutzenGS
53 aurreikuspenik egiteko ).GS
54Topiko zenbait eta esapide ez oso egoki batzuk ere badaudeGS
55 (adibidez, "poz apur bat ekarri dio, keinu arraro batean bilakatu dena" bezalako egiturak, "napolitarrik grinatsuena bezain odol berokoa" edota "airean hartzen zituen" ).GS
56Esan bezala, sentsazio nahasia utzi dit liburuak ; bai baina ez, ez baina bai.GS
57Azpimarratuko nituzke giza harremanekin egoki erabilitako umoreaz eta absurdoaz gain, pertsonaia nagusi ongi definituak eta errealitatea bihurritzeko modua.GS