SENTBER05-A1.rs3 (31) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Paradisu zinemak / Aritz Arrizabalaga / Beta, 2014 Paradisu zapuztua Iraitz Urkulo / Berria,2015-02-01 | GS | |
2 | Idazleak protagonista gris xamarra irudikatu du, 20-30 urte bitartekoa, bakar edo berezitzat jotzeko moduko ezaugarri nabarmenik ez duena eta, bere jokaeran, une oro guztiz moderatua. | GS | |
3 | Bizitzan eroso sentitu nahi baina bere burua etengabe atsekabetzea baino lortzen ez duten horietakoa. | GS | |
4 | Irakurleok hurbileko antzemango dugun testuinguru arrunt batean kokaturik, | GS | |
5 | liburu honek eguneroko gatazka txiki-handietatik oinarritutako istorioa eskaintzen digu. | GS | |
6 | Trama nahiko sinplea eta egitura garbikoa izanik, | GS | |
7 | funtsean pertsonaia nagusiarengan bat egiten duten hiru egoeratatik abiatzen da. | GS | |
8 | Lehena urte luzetan zehar egositako familiarekiko gatazka da. | GS | |
9 | Gurasoen etxeko tentsio-giro jasanezinetik ihesi, denek Txiki ezizenez ezagutzen duten protagonistak Hiria utzi eta Herrian hartuko du babes. | GS | |
10 | Bertan, Luzia neska-lagunarekin bizitza berria hasiko du. | GS | |
11 | Bigarren egoera gatazkatsua bere buruarekiko garatutako frustrazio-sentipena da. | GS | |
12 | Zortzi urte lehenago, Txokolatea izenburuko ipuinarekin lehiaketa bat irabazi zuenetik hain zuzen, | GS | |
13 | besterik idatzi ezinik dabil Txiki. | GS | |
14 | Hirugarren gatazkaren erdigunean Paradisu zinemak daude. | GS | |
15 | Izan ere, izenburutik bertatik, narrazio osoan zehar agerikoa da zinemarekiko lilura. | GS | |
16 | Are gehiago, eleberri honetan egileak zazpigarren arteari omenaldi xume bat egin nahi izan diola esango nuke. | GS | |
17 | Txikiri dagokionez, astero Jon eta Txapas adiskideekin batera zinemara joan eta filmak ikustea erritual aringarria suertatzen zaio. | GS | |
18 | Idazle protagonistaren figura euskal literatura garaikidean ezohikoa ez den arren, | GS | |
19 | kasu honetan baldintza horrek, | GS | |
20 | Txokolatea ipuinaren zenbait pasarte tartekatzearen ondorioz, | GS | |
21 | ariketa metadiegetiko bihurria bideratzen du. | GS | |
22 | Tamalez, pertsonaia nagusiaren hausnarketek eta deskribapenek berez nahiko urria den ekintza behin eta berriro eteten dute, ideia bera hamaika modutara, | GS | |
23 | hitz ezberdinekin adieraziz, | GS | |
24 | irakurleok gogaitzeraino. | GS | |
25 | Halere, pentsa litekeenaren aurka, gaien urritasunak eta diskurtso errepikakorrak ez dakarte ñabardura aberastasunik, are gutxiago argumentu-mailako sakontasunik. | GS | |
26 | Arazo nagusia, nire ustez, gaien emankortasun zalantzazkoan eta ekintzaren bilakaera eskasean datza. | GS | |
27 | Hori gutxi balitz bezala, | GS | |
28 | narrazioak ere ez du arretarik bereganatzen, | GS | |
29 | autoreak molde zeharo tradizionalak baitarabiltza : hirugarren pertsona, narratzaile orojakilea, kontaera errealista, ordenatua... | GS | |
30 | Emaitza ezustekorik gabeko istorio bat da, | GS | |
31 | irakurlea epel uzteko arrisku dezente duen tonu arras moderatu batean emana. | GS | |