SENTCOR02-A1.rs3 (33) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Odol mamituak / Alaine Agirre / Elkar, 2014 Infernuratzea Javier Rojo / El Correo,2014-12-27 | GS | |
2 | Alaine Agirrek haur eta gazte literaturaren arloko zenbait liburu argitaratu ondoren | GS | |
3 | helduentzako literaturaren munduan murgiltzea erabaki du, | GS | |
4 | eta ahalegin horren ondorioa "Odol mamituak" nobela dugu. | GS | |
5 | Idazlan honetan infernuratze baten kontaketarekin egiten dugu topo, | GS | |
6 | bertan azaltzen baitzaigu zein izan den protagonistaren ibilbidea | GS | |
7 | prozesu psikotiko batetik pasatzen delarik. | GS | |
8 | Protagonista emakume bat da | GS | |
9 | eta ez dugu bere izena ezagutzen. | GS | |
10 | Izan ere, nobela honetan pertsonaia guztiek letra bakarra dute izentzat. | GS | |
11 | Pertsonaiek erakusten duten anonimotasun horrek guztiz esanguratsua dirudi, | GS | |
12 | izenik gabe agertzerakoan | GS | |
13 | pertsonaiek beren identitateak galtzen baitituzte. | GS | |
14 | Buru-gaixotasunak indartzen duen bestelakotze prozesu baten erdian topatzen dira pertsonaiak | GS | |
15 | eta ez dira 'beraiek', baizik - eta gaixotasunak beraiengandik sortu dituen 'beste batzuk'. | GS | |
16 | Nobela bost ataletan zatikatuta dago | GS | |
17 | eta antolamendu hau prozesu psikotikoaren isla da. | GS | |
18 | Bertan ikusiko dugu nola protagonista ulertzen ez duen putzu batean katigatuta dagoen, | GS | |
19 | nola geratzen den mila zatitan hautsita. | GS | |
20 | Eta haustura hau gertatu ondoren, | GS | |
21 | nola saiatzen den psikiatra baten laguntzarekin bere burua berreraikitzen, | GS | |
22 | jakinda agian ez duela guztiz lortuko. | GS | |
23 | Alaine Agirreren helduentzako lehen liburua da hau, | GS | |
24 | eta idazleak ahalegina egin du | GS | |
25 | lehen emaitza ohiko narrazio lau eta sinpleetatik aldendu dadin. | GS | |
26 | Adibidez, ahots narratibo desberdinak nahastu ditu kontaketan, | GS | |
27 | nahasketa honek barne logika bati jarraitzen diolarik. | GS | |
28 | Idazketa dela - eta, garrantzia handia eman dio sinonimoen erabiltzeari. | GS | |
29 | Sentimendu edo sentsazio berbera hiru edo lau hitzekin azaltzerakoan, | GS | |
30 | sentimendu hori azpimarratuta geratzen da, | GS | |
31 | sentsazioa indartuta. | GS | |
32 | Kontuan hartuta idazlea oso gaztea dela ( 90koa da ), | GS | |
33 | hasiera honek literatur ibilbide interesgarri baten abiapuntua dirudi. | GS | |