SENTHIR01-A1.rs3 (38) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Alkasoroko Benta / Mikel Taberna / Susa, 2013 Alkasoroko Benta Mikel Babiano López de Sabando /hirinet.net,2014-06-03 | GS | |
2 | Ez da Iruain. | GS | |
3 | Ez da Kalaportu. | GS | |
4 | Ez da Otzeta. | GS | |
5 | Ez. | GS | |
6 | Alkasoro da, Bera eta Lesaka arteko herrixka. | GS | |
7 | 50eko hamarkadan gaude | GS | |
8 | eta mutil gazte bati kulparik gabe kendu diote bizia. | GS | |
9 | Garai bertsuan jaio da, ezustean, Martin Irazoki, Alkasoroko bentako semea. | GS | |
10 | Ibai bazterrean etorri da mundura, espia dirudien gizon likatsu baten laguntzaz. | GS | |
11 | Horra hor eleberriaren hasiera. | GS | |
12 | Hortik abiatuta, | GS | |
13 | bere bizitza kontatuko digu Martinek, | GS | |
14 | baita | GS | |
15 | xehetasunei erreparatuz | GS | |
16 | kontatu ere : | GS | |
17 | nola Alkasoron koxkortu zen, | GS | |
18 | nola futbol taldea sortu zuten, | GS | |
19 | nola Iruñera joan zen | GS | |
20 | biologia ikastera... | GS | |
21 | Horrela izanagatik, bizitza baten deskribapena baino askoz gehiago eskaintzen digu Tabernak liburu honetan. | GS | |
22 | Zer, bada? | GS | |
23 | Garai historiko baten kronika eta mundua interpretatzeko modu berezi-bereziak, | GS | |
24 | hori guztia Martinen begien eta ahotsaren bidez kontatua. | GS | |
25 | Beste hitz batzuetan, unibertso partikular bat berreraikitzeko ahalegina da liburu hau, Alkasoroko benta inguruan jaio, bizi eta hil diren herritar xumeen unibertso partikularra berreraikitzekoa. | GS | |
26 | Mutua, Veronique, Axun, Rinus Xiberu... | GS | |
27 | Horiek dira liburu honetako egiazko protagonistak. | GS | |
28 | Halaber, gatazka politikoak liburu osoa egituratzen du, hasieratik amaierara arte, kapitulu soltez osaturiko nobela borobilduz. | GS | |
29 | Dela Alkasoro inguruko polizia saldoaren nola Iruñeko manifestazioen gogorraren bitartez, gatazkak liburu osoan zehar duen pisua etengabekoa da. | GS | |
30 | Pertsonaiek hari aurre egingo diote, | GS | |
31 | nola edo hala, zorte handiagoz edo txikiagoz. | GS | |
32 | Nolanahi den dela, saihestezina da gatazka, | GS | |
33 | eta Alkasoroko magia pozoituko du. | GS | |
34 | Idazkerari dagokionez, kontatzeko grina deskribapenen gainetik gailentzen da, akaso, | GS | |
35 | baina Tabernaren euskara dotoreak berdintzen du hutsa. | GS | |
36 | Horren harira, hizkera eder eta poetikoa darabil idazleak, naturarekiko erreferentziaz josirikoa. | GS | |
37 | Ezin uler genezake nobela hau ibai, baso eta zerurik gabe. | GS | |
38 | Laburbilduz,gabeziak gabezia kontakizun polit eta entretenigarria da "Alkasoroko benta", batzuetan errealismo magikozko istorioen zein Atxagaren "Soinujolearen semea" eta Epaltzaren "Ur uherrak" ezagunen oihartzunak ekarriko dizkizuna. | GS | |