SENTIRU01-A1.rs3 (32) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Sargori / Pello Lizarralde / Erein, 1994 Gure sentimenak biziarazten dituzten pasadizoak Mikel Asurmendi / Irunero,2003-01 | GS | |
2 | Durangoko Azokaren karietara argia ikusi duten liburuei lekua hartu zien Sargori izeneko liburu honek nire mesanotxean. | GS | |
3 | Paradoxikoki, abenduko gau sargoritsuetan, irakurriaren sargoria sentitzen nuelarik. | GS | |
4 | Egilea, Pello Lizarralde, ez da ezezaguna gurean, | GS | |
5 | Larrepetit bere azken eleberria hizpide izan baikenuen iazko urria sargoritsuan. | GS | |
6 | Apika, dagoeneko, batek baino gehiagok pentsatu du ea zertara datorren aspaldiko liburu honen iruzkina orain. | GS | |
7 | Noiz eta sasoi honetan, hamaika liburu berri komentatzeko direnean. | GS | |
8 | Euskal literatur plazara atera den azken liburu sorta hostokatzen aritu bitartean | GS | |
9 | Sargori delako honek asebete du nire irakur nahia ordea. | GS | |
10 | Badugu liburu honen egileak eta biok gauza bat komunean, biok ala biok Zumarraga herriarekin zerikusia izatea, alegia. | GS | |
11 | Horrek eta nire ogibidearen betebeharrak autorea Larrepetit-en karietara solastatzea posible egin zidaten. | GS | |
12 | Bere azken eleberria ezagutu nuen | GS | |
13 | eta Sargori liburua ezagutzeko parada eskaini ere. | GS | |
14 | Eta aitortu beharra daukat, | GS | |
15 | euskal literaturaren harribitxi hauek orain gutxi arte | GS | |
16 | ezagutu ez izanak amiņi bat lotsarazi nau. | GS | |
17 | Pello Lizarralde literaturaren karietara garatzen ari den merkatu eta asmo handietatik urrun ari da, | GS | |
18 | literatura ulertzeko duen moldea ez dator bat euskal literaturak --edota edozein merkatuko literaturak-- exijitzen duen moldeekin. | GS | |
19 | Alegia, merkatua eta zurrunbiloa hitz kidekoak dira | GS | |
20 | eta Lizarraldek ez du literatur eginkizuna kidetasun horren arabera ulertzen. | GS | |
21 | Eta hori horrela ulertuagatik-edo | GS | |
22 | --nire ustea besterik ez da, | GS | |
23 | eta usteak betiere erdi ustelak izaten dira- | GS | |
24 | -idazle honek burutzen duen literaturak isiltasunarekin zerikusia gehiago dauka harrabotsarekin baino. | GS | |
25 | Gure bizitzaren pasadizo edo bizipen xumeena literatur bilakatzen du Lizarraldek. | GS | |
26 | Pasadizoak ez dira jende berezienak, ez ideia bereziak dituzten jendearenak. | GS | |
27 | Gutako edozeinek bizi ditugun gauzak narratzen ditu autore honek. | GS | |
28 | Hots, gure begiek eta gogoetek komunzki hautematen dituzten gertakariak besterik ez ditu narratzen. | GS | |
29 | Besterik? | GS | |
30 | Izanik ere, autore honek narratzen dituen gertakari hauen bidez gure sentimenak biziaraztea erdiesten du. | GS | |
31 | Gutxi ote? | GS | |
32 | Oso autore gutxik erdiesten duen moldean erdietsi ere. | GS | |