TERM18-GS.rs3 (19) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Zientzia-arloko terminologiaren normalizazio-joera orokorrak serbiera: egoeraren analisi kritikoa. | GS | |
2 | Edozein zientzia-arlotako terminologia eraikitzea lan luzea eta neketsua da. | GS | |
3 | Aurreko hamarkadetan, serbierako zientzia-arloko ikertzaile askok joera bat nabaritu dute | GS | |
4 | eta horren berri eman dute: | GS | |
5 | ingeleseko unitate lexikalen maileguak eta unitate-egitura luzeagoen maileguak hartzen dira zientzia-erregistro zehatz baterako, | GS | |
6 | itzulpenak edo kalkoak egin ordez. | GS | |
7 | Izan ere, | GS | |
8 | iritzi ezberdinetako zientzialari serbiarrek adostasuna lortu dute | GS | |
9 | eta aurreko hamarkadetan ingelesari eman diote zientzia-komunikaziorako hizkuntza bakarraren estatusa. | GS | |
10 | Komunikazio honetan, joera hori modu kritikoan aztertzen saiatzen gara, linguistikaren zein soziolinguistikaren ikuspegitik. | GS | |
11 | Bugarski-k (1988; 1996) diziplina anitzeko eta amaiera zehatzik gabeko ikuspegi bat garatu zuen; | GS | |
12 | hitzaldi honetarako egokitu dugu | GS | |
13 | eta | GS | |
14 | zientzia-arlo askotatik (injinerutzatik, kalitate-kontroletik eta kalitate-kudeaketatik, informatikatik, ekonomiatik, eta abarretik) datozen datuak alderatzeko | GS | |
15 | erabili dugu. | GS | |
16 | Eskuratu ditugun datuek (baita alor jakinetako adituek emandako iritziek ere) adierazten dutenez, | GS | |
17 | zientzia-alor jakin batean onartuko diren terminoak ebaluatzeko hierarkia bat ezarri behar da. | GS | |
18 | Hierarkia hori hizkuntzaz kanpoko irizpideetan oinarrituko da, adibidez, nazioarteko kooperazioa eta komunikazioa. | GS | |
19 | Horien arabera, ingelesetik hartutako maileguei lehentasuna ematen zaie "serbieraren zientzia-barietate modernoa" izeneko hizkuntzakodean, itzulpena eta egitura-kalkoaren aurretik. | GS | |