TERM23-GS.rs3 (19) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Irlanderaren bidezko hezkuntza unibertsitariorako eta lanbide heziketarako terminoak sortzea. | GS | |
2 | Dublin Hiriko Unibertsitateko atal bat da Fiontar, | GS | |
3 | zeinak Ekonomia, Informatika eta Enpresa-ikasketetako Lizentziatura ematen baitu, irlanderaren bidez. | GS | |
4 | Irakasleek eta ikasleek, | GS | |
5 | irlanderazko hiztun trebeak izan arren, | GS | |
6 | ez dute aukerarik izan | GS | |
7 | titulu horretarako behar den terminologia teknologiko zabala ezagutzeko. | GS | |
8 | Gai guztiak irlanderaz ematen direnez gero, | GS | |
9 | irakasgaian erabilitako terminologia osoak egon behar du eskuragarri irlanderaz. | GS | |
10 | Horretarako, Ekonomia, Informatika eta Enpresa-ikasketetako Lizentziaturako ikasleek eta irakasleek termino-banku elebiduna (irlandera-ingelesa) sortu dute berenberegi. | GS | |
11 | VOCALL proiektua (Vocational Language Learning for Less Widely Used and Taught Languages - Lanbide Arloetako Hizkuntzaren Ikaskuntza Gutxi Erabiltzen eta Irakasten Diren Hizkuntzetan) Europako Batzordeak finantzatzen du Leonardo da Vinci Programaren barruan. | GS | |
12 | Proiektuaren koordinadore da Dublin Hiriko Unibertsitatea (Dublin, Irlanda). | GS | |
13 | Informatika, bulego-lana eta eraikuntzako ikasleentzako hizkuntza ikasteko tresnak egitea da helburua. | GS | |
14 | Gutxi erabiltzen eta irakasten diren hizkuntzetan kontzentratzen da proiektua (LWUTL), irlandera barne. | GS | |
15 | Informatika, bulego-lana eta eraikuntzako arloetako termino teknikoen glosario eleanizduna biltzen ari da VOCALL, | GS | |
16 | eta horrek esan nahi du arlo horietako irlanderazko termino berri ugari sortzen ari dela. | GS | |
17 | Terminology Committee of the Irish Language-ren laguntzaz (An Coiste T??arma??ochta - Irlanderarako Terminologia Batzordea), Fiontar eta VOCALL irlanderaren bidezko hezkuntza unibertsitariorako eta lanbide-heziketarako terminologia-beharrizanak betetzen ari dira. | GS | |
18 | Gure komunikazioa talde bi horiek terminoak sortzeko erabiltzen duten metodologiaz izango da. | GS | |
19 | Irlanderazko terminologia normalizatuaren erabilpena bultzatzeko aurkitu diren arazoak ere ikusiko ditugu. | GS | |