TERM34-GS.rs3 (60) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Argumentu-harremana / eremu-harremana: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila. | GS | |
2 | Ezaguna da izenondo erreferentzialek sekulako arazoak sortzen dizkietela edozein testu euskaratu behar duten itzultzaileei. | GS | |
3 | Askotan jarri da agerian hainbat bide erabili behar direla | GS | |
4 | inguruko hizkuntzen izenondo erreferentzialen euskal ordainak lortzeko (Ensunza, 1989; Loinaz, 1995) | GS | |
5 | baina edonola, idazle/itzultzailearen zuhurtasunaren, intuizio onaren edota estetika-zentzuaren azpian uzten da neurri handian kasu bakoitzean erabili behar den baliabidearen aukeraketa. | GS | |
6 | Izenondo erreferentzialak izenetatik eratorritakoak izaten dira beti | GS | |
7 | baina askotan, jatorria eta izaera erreferentziala nahasi | GS | |
8 | eta zaku berean sartzen dira erabat predikatiboak diren izenondoak, zalantzarik gabe erreferentzial hutsak diren izenondoekin. | GS | |
9 | Ingeleserako Levi-k (1978) garbi utzi du izenetik eratorriak diren baina ezaugarri semantiko eta sintaktiko desberdinak dituzten bi izenondo-mota bereizteko beharra: 'nominal nonpredicating adjectives' eta 'denominal adjectives'; | GS | |
10 | azkenekoak -y, -fill eta -ous bezalako atzizkien bidez eratorritakoak dira | GS | |
11 | eta haien gramatika-kategoria ezezik, haien predikatuizaera ere jasoko lukete atzizkitik. | GS | |
12 | 'Nominal nonpredicating adjectives' sailean sartuko liratekeenak berriz, | GS | |
13 | kategoriaz izenondoak izanik ere, | GS | |
14 | izenen antzeko jokaera sintaktikoa izango lukete: linguistic difficulties / language difficulties. | GS | |
15 | Gaztelaniaren kasuan Bosque-k (1989) defenditu duen bezala, | GS | |
16 | badira izenondo erreferentzialak nekez ematen dituzten atzizki izenondo-sortzaileak (-esco, -oso, -ino) eta izenondo erreferentzialak eman ohi dituztenak (-al, -ar, -ario, -ico). | GS | |
17 | Frantsesez ere atzizki desberdinak erabili ohi dira | GS | |
18 | izenondo erreferentzialak eta predikatiboak sortzeko | GS | |
19 | eta ondorioz, familial-familier eta infantil-infantin bezalako bikoteak dituzte. | GS | |
20 | Edonola, benetan erreferentzialak diren izenondoen artean ere, modifikatzen duten izenarekin duten harremanagatik (Bosque, 1989; 1992; Bosque eta Picallo, 1994), bi mota bereiz daitezke: | GS | |
21 | alde batetik | GS | |
22 | modifikatzen duten izena ekintza- edo ondorio-izena denean, | GS | |
23 | askotan gertatzen da izenondo erreferentziala izen horren argumentua izatea. | GS | |
24 | Adibidez, decisión presidencial ezinbestean izango da presidenteak erabakitakoa eta extracción dental hortz edo hagin baten ateratzearen ekintza. | GS | |
25 | Bistan da azken kasuan dental izenondoa extraer aditzaren osagarri zuzenaren parekoa dela eta euskaraz izen elkartu sintetikoak hautagai bikainak direla hauetarako (hortz-ateratzea). | GS | |
26 | Decisión presidencial ostera, nekez egingo dugu presidente-erabaki | GS | |
27 | eta presidentearen erabaki aukeratuko dugu ia zalantzarik gabe. | GS | |
28 | Zein da desberdintasun honen arrazoia, izen elkartuaren mugatzailearen 'subjektutasuna' ala elementu horren 'mugatutasuna'? | GS | |
29 | Bestetik, | GS | |
30 | izenondo erreferentzialek modifikatzen dutena (argurmentu-egiturarik gabeko objektu-)izena denean, | GS | |
31 | izenaren eta izenondoaren arteko harremana ezin aurresan daiteke; | GS | |
32 | hiztegigileek -ri dagokion perifrasiaren bidez definitzen duten esparru-harremana edo jabego-harremana dugu orduan. | GS | |
33 | Adibidez, hilo dental hortzak garbitzeko erabiltzen den haria da | GS | |
34 | eta euskaraz, hortzetako haria nahiago genuke seguruenik hortz-haria baino. | GS | |
35 | Azkenik, fonetikaren esparruan erabiltzen den consonante dental multzorako kontsonante horzkaria erabiltzen da eta ez hortz-kontsonante. | GS | |
36 | Laburbilduz, unibertsala da izenen eta haien modifikatzaileen artean egon daitezkeen harremanen sailkapena: predikatu-izaera duten modifikatzaileak alde batetik eta izaera erreferentziala duten modifikatzaileak bestetik. | GS | |
37 | Gainera, azken multzo honen barruan izenaren argumentuak diren modifikatzaileak eta izenarekin jabego- edo eremu-harremana dutenak daude. | GS | |
38 | Harreman horiek gramatika-kategoria desberdinen bidez adieraz daitezke hizkuntza batean eta beste batean: izenondoen bidez, preposizio- edo posposizio-sintagmen bidez, izen elkartuen bidez e.a. | GS | |
39 | Esate baterako, ingeleseko marginal adjektiboak erabilera erreferentziala eta predikatiboa ditu hurrenez hurren marginal note eta marginal case multzoetan; | GS | |
40 | gaztelaniaz berriz, erabilera erreferentziala eta predikatiboa bereizten dituzte, | GS | |
41 | nota al margen eta caso marginal eginez. | GS | |
42 | Euskararako, 'Elhuyar hiztegian' albo-ohar edo marjinako ohar aurki daiteke erabilera erreferentzialerako baina bazterreko kasu bezalako adibideak erabilera predikatiborako. | GS | |
43 | Edonola, zenbait hizkuntzatan, deskribaturiko hiru esparruak estaltzen dituzten izenondoak daude; | GS | |
44 | Levi-ren adibideak gogoraraziko ditugu horretarako: musical voice, musical criticism, musical comedy. | GS | |
45 | Lan honetan, harreman unibertsal horietako bakoitza euskaraz zein baliabideren bidez adieraz daitekeen eta baliabide bakoitzaren mugak (gaur egun behintzat) non egon daitezkeen finkatzen saiatuko gara: | GS | |
46 | Euskal atzizki izenondo-sortzaileen bidez, zein motatako izenondoak sor daitezke? | GS | |
47 | Zenbait izenondo erreferentzial izen elkartuen bidez euskara badaitezke ere, | GS | |
48 | garbi dago bide honek ez dituela izenondo erreferentzial guztien ordainak eskaintzen. | GS | |
49 | Non dago muga? | GS | |
50 | Predikatu-/ez-predikatu izaeran, argumentu-/eremu- /jabego-harremanean edo beste nonbait al datza gakoa? | GS | |
51 | Izenondoaren jatorrian dagoen izenaren mugatu/mugagabe, bizidun/bizigabe, zenbakarri/zenbakaitza bezalako tasunek ba al dute nolabaiteko eraginik? | GS | |
52 | Modifikatua den izena ekintza-, ondorio- edo objektu-izena izateak ba al du eraginik ezintasun horretan? | GS | |
53 | Zein dira | GS | |
54 | erdal izenondo erreferentzial bat ezinbestean mailegatu behar izatera | GS | |
55 | eraman gaitzaketen baldintzak? | GS | |
56 | Noiz erabili ohi ditugu euskal izenlagunak | GS | |
57 | erdal izenondoak ordezkatzeko? | GS | |
58 | Lanaren helburua laburki esanda, | GS | |
59 | inguruko hizkuntzen izenondo erreferentzialak euskaratzeko beharrean gaudenean | GS | |
60 | modu automatiko samarrean egiten lagunduko ligukeen sistematizazioa lortzea da. | GS | |