TERM48-GS.rs3 (21) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Terminologiaren eta itzulpengintzaren arteko erlazioari buruzko gogoetak itzulpeneta interpretazio-ikasketetan: kasu praktiko bat. | GS | |
2 | Komunikazio honetan Alfonso X el Sabio Unibertsitateko Itzulpengintza eta Interpretaritzako Lizentziaturako ikasle eta irakasle batzuek 1996-1997 ikasturtean egindako esperientzia bat azalduko dizuegu. | GS | |
3 | Ikasle eta irakasle horiek guztiak hirugarren ikasturteko ikasgai jakin batzuetakoak ziren. | GS | |
4 | Esperientzia horretan zehar, dokumentazioa, terminologia, fraseologia, itzulpengintza eta abarren gainean ikasitakoak praktikan jartzeko aukera izan zuten batzuek eta besteek. | GS | |
5 | Bi ikuspuntu erabili ditugu | GS | |
6 | esperientzia hori azaltzeko: | GS | |
7 | alde batetik, ikuspuntu besterik gabe akademikoa, | GS | |
8 | esperientzia Itzulpengintza Berezituko eta Terminologiako ikasgaien barruko jardueren artean egin genuen-eta; | GS | |
9 | beste alde batetik, berriz, ikuspuntu profesionala, | GS | |
10 | esperientzia itzulpengintzaren merkatutik etorritako benetako eskari batek eragin baitzuen. | GS | |
11 | Helburuak ere bi jomuga zituen: alde batetik, lanbidearen errealitaterako hurbilpen delako hori -kasurik onenean ere gelan egindako simulazio-saio batzuk baino urrunago ez doana- muturreraino eramatea, | GS | |
12 | nonahi eta noiznahi aipatzen baitzaigu bai itzulpengintza eta interpretaritzari buruzko nazioarteko foroetan, bai halako diziplinen inguruko ikasgaietako ikasketa-planetan eta curriculumetan ere; | GS | |
13 | eta beste alde batetik, gaur egun batetik bestera hain usu darabilgun diziplinartekotasuna gauzatzea | GS | |
14 | behingoz zalantzari tokirik utzi gabe. | GS | |
15 | Izan ere, itzulpengintza eta Interpretaritzako ikasketetan ez dugu diziplinartekotasun hori baztertu | GS | |
16 | baina, barneratu ere ez dugu erabat egin (behin betiko indartzeko arrazoi garbia, beharbada). | GS | |
17 | Azken hori dela eta, gure asmoa okerreko uste bat betiko zuzentzea da, | GS | |
18 | ikasleen artean oso zabalduta dagoenez, | GS | |
19 | karreran zehar ikasi, barneratu eta gainditu behar dituzten ikasgaiak bloke isolatuak baitira, bihar-etziko lanbidearekin zerikusirik ez dutenak. | GS | |
20 | Azken batean, halako gogoeta teoriko eta praktiko bat egin nahi izan dugu dokumentazioaren, terminologiaren, fraseologiaren eta itzulpengintzaren artean behintzat | GS | |
21 | -bestetik ez bada ere nabari den erabateko loturaren inguruan eta horrelako esperientziek -gure uste apalean- Espainian gaur egun eskura ditugun itzulpengintza-ikasketetan eragiten dituzten ondorioen gainean, ondorio akademiko zein irakaskuntza-mailakoen gainean. | GS | |