TERM49-GS.rs3 (20) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Doppler efektua eta Ohm-en legea: aposizioa vs genitiboa fisikaren terminologian. | GS | |
2 | Hizkuntza tekniko-zientifikoan, nahiko ugariak izaten dira zientzilari baten deitura + izen arrunta bezalako terminoak. | GS | |
3 | Osagai bien arteko lotura, euskaraz, bi modu desberdinetan gauzatzen dugu. | GS | |
4 | Alde batetik, hitz-elkartuen eremukoa den aposizioa deritzon baliabidea erabiltzen dugu, Doppler efektua adibidez, | GS | |
5 | eta bestetik genitiboaren bidez lotzen ditugu osagaiak, Ohm-en legea kasu. | GS | |
6 | Doppler efektua Doppler deitura zuen fisikariak ikertu eta aurkituriko efektu fisikoa da | GS | |
7 | eta Ohm-en legea Ohm deitura zuen fisikariak ikertu eta aurkituriko lege fisikoa dugu, | GS | |
8 | eta egia esan behar badugu, | GS | |
9 | gure ustez ez dago arrazoirik | GS | |
10 | Doppler-en kasuan modu batez eta Ohm-en kasuan beste era batez jokatzeko. | GS | |
11 | Aspaldian buruan biraka daukagun galdera hauxe da, beraz; | GS | |
12 | zergatik kasu batzuetan aposizioa eta besteetan genitiboa?, | GS | |
13 | zergatik asimetria hau? | GS | |
14 | Bigarren osagaiak, hots, izen arruntak badu zerikusirik? | GS | |
15 | Gaztelaniarekiko morrontza ote? | GS | |
16 | Arazo honi buruzko argi-izpirik aurkitu nahian, | GS | |
17 | inguruko hizkuntzek nola jokatzen duten aztertu dugu, | GS | |
18 | nola edo halako ondoriorik ateratzeko asmoz. | GS | |
19 | Azterketa-eremutzat UZEIk argitaraturiko FISIKA HIZTEGIA hartu dugu, | GS | |
20 | euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesaren arteko azterketa konparatiboa burutu nahi izan dugula. | GS | |