ZTF1-GS.rs3 (35) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Ekosistemen osasunaren ebaluazioa. | GS | |
2 | "Ingurumen Osasuna" paradigma 80. hamarkadaren amaieratik landu da. | GS | |
3 | Berriki, ingurumen toxikologian gertatutako funtsezko aurrerakuntzek paradigma hori deszifratzeko berebiziko garrantzia duten ekarpenak ekarri dituzte, | GS | |
4 | eta 2005. urtean Ingurumen Osasunaren Sareak (Alemania-Kanada) ikerketa-esparru honen lehentasunak ezarri zituen, besteak beste: (a) tresna bioanalitikoen (biomarkatzaileak, biosaiakuntzak, biosentsoreak) garapena, balidazioa eta aplikazioa; (b) kutsatzaile kimiko berrien arriskuaren ebaluazioa; (d) tresna analitiko berritzaileen (genomika, proteomika) balidazioa; (e) toxikologia (giza-osasuna) eta ekotoxikologiaren (ingurumen osasuna) arteko bateratze kontzeptual eta metodologikoa; eta (f) zientifikoki lortutako datuen eta politika arautzaileen arteko harmonizazioa. | GS | |
5 | BZIT taldea, | GS | |
6 | Ingurumen Osasunaren paradigma horren aurreratzean | GS | |
7 | partehartzaile aktiboa da nazioarte mailan. | GS | |
8 | 80. hamarkadaren hasieratik, gure taldeak kutsatzaileen efektu biologikoak ikertu ditu lehorreko zein uretako ekosistemetan, | GS | |
9 | osasun terminoetan norbera beren ekosistemaren ordezkariak diren itu-espezie zentineletan hurbilketa kontzeptual zein metodologiko beretsuak (biomarkatzaileak+biosaiakuntzak+kimika bioanalitikoa) aplikatuz. | GS | |
10 | Itsas-ekosistemen osasunaren ebaluazioa: | GS | |
11 | Abra (1991-93) eta Urdaibaiko (1991-94) itsasadarretan jarraipen-programa aurrendariei ekin zitzaien. | GS | |
12 | 1998 geroztik, ingurumen osasunaren ebaluazioa | GS | |
13 | (muskuiluak eta arrainak espezie zentinela gisa erabiliz) | GS | |
14 | Ipar Itsasoan eta Mediterraneoan (XENO FISH, 1998-1999; BEC PELAG , 2002; BEEP, 2001-04; WCM, 2004) nazioarteko proiektu/kontratuen barruan burutu da. | GS | |
15 | 2000. urteaz geroztik, Abra itsasadarraren inguruan kokatuta dagoen birfindegi baten hondakin-isurketaren inpaktu biologikoa ikertzen ari da (Petronor kontratua). | GS | |
16 | Prestige ontziaren fuel-olio isurketaren ondoren, Portugaletik Euskal Herrirainoko 22 tokitan (2003-06) zein laborategi-esperimentuetan, eragindako inpaktu biologikoa ebaluatu zen | GS | |
17 | muskuilu eta arrainak (bokarta, legatza eta korrokoia) zentinela/esperimentazio-eredu gisa erabiliz (IMPRES ; PRESTE PSE ). | GS | |
18 | Ikerketa hori, laborategi-esperimentu (PRAG MA; 2006-07) zein martxan dauden zelai-ikerketekin (PREST IMES ; 2008) osatzen ari da. | GS | |
19 | Are gehiago, jarraipen-kanpainek aurrera darraite Euskal kostaldean (IMPRES II; 2006-08), | GS | |
20 | etorkizunean ustekabeko isurketen aurrean erreferentzia-balioak izan daitezkeenak ezartzeko asmoz | GS | |
21 | baliagarriak diren balio basalak erdiesteko, | GS | |
22 | kutsadura kronikoaren efektua ebaluatzeko | GS | |
23 | eta ingurumenaren gaineko erabakiak hartu behar dituztenentzat (Water Framework Directive, European Marine Strategy) erabilgarriak izan daitezkeen jarraipenerako teknologia berriak ezartzeko, hain zuzen ere. | GS | |
24 | Lurzoru-ekosistemen osasunaren ebaluazioa: | GS | |
25 | 80. hamarkadaren hasieran, lurzoruko organismoen (bareak) gaineko kutsatzaileek duten efektua aztertu zituzten laborategi-ikerketek, gure ikerketa-jardueraren hastapena markatu zuten. | GS | |
26 | Ondoren, hastapen horien zelai-ikerlanik garrantzitsuenak 1994.urtean gauzatu ziren, | GS | |
27 | Galeseko mehatze-aldeak eta Azoreetako sumendi-aldeak gune esperimental gisa erabiliz (PRA XIS XXI, 1996-99). | GS | |
28 | Ondorioz, BERR ILUR | GS | |
29 | (2003-jarraitzen du) | GS | |
30 | proiektu estrategikoa eta PACAR I (2006-2009) gisako proiektuen testuinguruan zelai-ikerketa aktiboagoei ekin zitzaien; | GS | |
31 | bareak eta lur-zizareak zentinela/esperimentazio-eredu gisa erabiliz. | GS | |
32 | Gure ikerketa-ahalegin nagusiak, batetik, zientifikoki lortutako datuen eta politika arautzaileen (Lurzoruen Babeserako Legea) arteko harmonizatzea eta, bestetik, kutsadura kronikoak lurzoru- ekosistemen osasunaren eta bere ebaluazioaren gaineko ondorioak ulertzea ditu helburu. | GS | |
33 | Ekosistemen osasuna eta krisi klimatikoa. | GS | |
34 | Krisi klimatikoak eragiten dituen arriskuen gainean sorrarazitako kontzientziazioa dela eta, | GS | |
35 | ekosistemen osasunaren, kutsadura kimikoaren, eta baldintza klimatikoen eraldaketa antropikoek sorrarazitako mehatxuen (lokalak zein globalak) arteko elkarrekintzak ikertzen ari gara gaur egun (K-EGOKITZEN , 2007-09). | GS | |