ZTF11-GS.rs3 (35) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Jatorri elektronikoko fenomenoak nanoegituretan eta azaletan. | GS | |
2 |
Gure ikerketaren helburu nagusia nanoegituren propietate elektronikoak zein propietate dinamikoak teorikoki aztertzea da, | GS | |
3 | isolaturik edo azalen gainean daudenean. | GS | |
4 | Nanoegitura hauek garrantzitsuak dira material berrien edo gailu nanoelektroniko berrien diseinurako, alde batetik, | GS | |
5 | baina bestetik interesgarriak dira oinarrizko ikuspegitik, | GS | |
6 | beraietan jokabide kuantikoa azaltzen baita. | GS | |
7 | Bi ikerketa lerro desberdinak bereiz ditzakegu. | GS | |
8 | Alde batetik nanoharien, nanoirlen edo xafla mehen | GS | |
9 | (zenbait plano atomiko hazten direnean era kontrolatuan azal baten gainean) | GS | |
10 | egitura atomikoak eta propietate dinamikoak aztertzen ditugu. | GS | |
11 | Nanohari metalikoetan tamainako efektu kuantikoak eta garraio elektronikoa aztertu ditugu. | GS | |
12 | Gure ikerketaren motibazioa 90. hamarkadan garatutako MCB J (Mechanically Controllable Break-Junction) teknikarekin egindako esperimentuak dira. | GS | |
13 | Egiturako eta garraio elektronikoko kalkuluetan DFT (Density Functional Theory) teoria, "multigrid" metodoekin, eta WPP (Wave-Packet Propagation) metodoa erabili ditugu. | GS | |
14 | Aztertu dugun beste sistema irla metalikoak dira, | GS | |
15 | plano atomiko gutxi batzuk azalen gainean hazten direnean, | GS | |
16 | bereziki Pb irlak Cu(111) azalaren gainean. | GS | |
17 | Esperimentalki frogatu denez, STS tunel espektroskopiarekin adibidez, | GS | |
18 | garaiera jakina duten irlek maizago agertzen dira besteak baino. | GS | |
19 | Jokabide bitxi horren arrazoia hauxe da: | GS | |
20 | irletako elektroiak konfinatuta daude azalarekiko norabide perpendikularrean. | GS | |
21 | Haien egoerak putzu kuantikoak edo QWS (Quantum Well States) deitzen dira, | GS | |
22 | eta ondorio nabariak dituzte propietate askotan, adibidez supereroankortasunean. | GS | |
23 | Sistema honen energia aztertu dugu | GS | |
24 | dimentsio bakarreko eredua eta DFT baliatuz, baina baita ere ab-initio tekniken bidez, VASP kodearekin. | GS | |
25 | Bestaldetik, nanoegituren erantzun elektromagnetikoaz aritu gara, hain zuen ere sorta elektronikoarekin eta argiarekin duten interakzioaz. | GS | |
26 | Kasu honetan gure abiapuntua energi galerako Mikroskopia Elektronikoko (EELS ) esperimentuak izan dira alde batetik, eta bestetik mikroskopia optikoak. | GS | |
27 | Esperimentu hauetan plamoiak kitzikatzen dira nanoegituretan, hau da dentsitate elektronikoaren erresonantziak, nanoegituraren eta beraren inguruaren menpekoak direnak. | GS | |
28 | Bereziki sorta elektronikoaren inguruan gertatzen diren partikula metalikoen koaleszentzia fenomenoetan interesaturik gaude. | GS | |
29 | Arlo honen barruan "nanoshell" eta dimeroen elkarrekintza argiarekin aztertzen ari gara. | GS | |
30 | Problema hauek interes handikoak dira nanoplasmonikaren arlo berrian. | GS | |
31 | Azterketa teorikoan Maxwell-en ekuazioak sistema konplexuetan ebatzi behar dira | GS | |
32 | eta horretarako BE M (Boundary Element Method) delako metodoa erabiltzen dugu. | GS | |
33 | Aipaturiko gai batzuk Eduardo Ogandok 2004. urtean defendatu zuen tesian, "Quantum size effects and stability of nanostructures", bilduta daude. | GS | |
34 | Beste batzuk Olalla Perez eta Asier Zugarramurdi garatzen ari diren tesi lanen parte dira. | GS | |
35 | Gai guztiak Donostiako Materialen Fisika Saila, DIPC eta Centro Mixto CS IC-UPV erakundeetako partaideekin lankidetzan garatzen dira. | GS | |