ZTF13-GS.rs3 (23) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | RF eta mikrouhinak. | GS | |
2 | Gure ikerkuntza taldearen helburu nagusia, komunikazioetarako RF eta mikrouhin anplifikadore eta transmisoreen analisi, diseinu, fabrikazio eta testerako teknologien azterketa eta garapena da, baita ere sistema hauen karakterizazioa, ereduztatzea eta simulazioa seinale-konplexuen presentzian. | GS | |
3 | Telekomunikazio sistema baten transmititutako seinalearen kalitatea, nagusiki, transmisio-kateetako potentzia-anplifikadoreek sortzen duten distortsioaren araberakoa da. | GS | |
4 | Gainera, zirkuitu hauek sistema osoaren kontsumo totalaren parte oso garrantzitsu baten eragile dira. | GS | |
5 | Honegatik, ekipamendu mugikor edo espazioratutako ekipamenduetan potentzia-anplifikadoreen errendimenduaren optimizazioa ezinbestekoa da | GS | |
6 | bateriaren iraupena luzatzeko. | GS | |
7 | Eraginkortasun handiko eta distortsio-baxuko anplifikadoreen beharrak, besteak beste, anplifikadore zein transmisoreetarako linealizazio teknikak sustatu ditu. | GS | |
8 | Gaur egun, lan hauei dagozkien aplikazioak interes estrategikokoak dira: telefonia mugikorra, WLAN, VSAT sistemak, Wireless Broadband... | GS | |
9 | Bestalde, espero ez diren seinaleen edo portaera oszilakorren agerpena arazo oso kritikoa da maiztasun altuko potentzia-anplifikadoreen diseinatzaileentzat. | GS | |
10 | Ezinbestekoa da diseinu-fasean portaera hauen agerpena aurreikusi ahal izatea (ohiko CAD tresnen bidez) eta portaera hauek aztertzeko aukera izatea anplifikadorearen lan-eremu osoan. | GS | |
11 | Era honetan, iragarpen fidagarri bati esker, portaera hauek ezabatzeko estrategiak hasierako diseinu faseetatik aplika daitezke, | GS | |
12 | anplifikadoreen diseinu eta garapen zikloak nabarmenki laburtuz. | GS | |
13 | Zentzu honetan, gure ikerkuntza taldeak mikrouhin-zirkuituen dinamika ez-linealaren arloan etengabeko lana egin du azken urte hauetan zehar. | GS | |
14 | Lan hauen emaitza izan da polo-zero identifikazioan oinarritutako egonkortasun analisirako tekniken garapena. | GS | |
15 | Ikerkuntza lerro honetan eman diren aurrerapausoetan berebiziko garrantzia izan du gure saileko beste jakintza arloetako ikertzaileekin egindako lankidetzak (zehazki Josu Jugo eta Ibone Lizarraga, Sistemen Ingeniaritza eta Automatika arlokoak). | GS | |
16 | Gainera, etorkizuneko haririk gabeko komunikazio-sistemen garapenean, potentzia-anplifikadoreek birkonfigurazio dinamikorako aukera izan beharko dute | GS | |
17 | aplikazio ezberdinetara egokitzeko. | GS | |
18 | Honela izanda, potentzia-anplifikadorearen multi-banda funtzionamendua ahalbidetzeko egokitzapen-sare birkonfiguragarriak behar izango dira. | GS | |
19 | MEMS-ek dituzten egokitze, isolamendu eta integrazio ezaugarriak direla eta, | GS | |
20 | egokitzapen-sare birkonfiguragarrien inplementaziorako RF-ko MEMS-ak erabiltzea soluzio berria, erakargarria eta potentzialki oso eraginkorra da. | GS | |
21 | Bukatzeko, komunikazio sistemetan zarataren eragina kontuan hartu beharreko gai garrantzitsua da. | GS | |
22 | Alor honetan, gure ikerkuntza taldearen helburu nagusiak bi dira. | GS | |
23 | Alde batetik, anplifikadore eta nahasgailuen zarata-figuraren neurketen zehaztasuna hobetzea, eta beste alde batetik, zirkuitu eta sistemetan (anplifikadore, osziladore eta nahasgailuetan bereziki) seinalearen presentzian anplitude-zarata eta fase-zarata neurtu ahal izateko tekniken garapena. | GS | |