ZTF14-GS.rs3 (27) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Tektonika, sedimentazio eta fluido-ihesak Euskokantauriar arroko Ipar Ertzeko erdi Kretazeoan. | GS | |
2 | Euskokantauriar Arroaren Kretazeo ertaineko (orain dela 125-100 milioi urte) bilakaera Bizkaiko Golkoaren irekitze-prozesuaren ondorioa da. | GS | |
3 | Garai hartan metaturiko sedimentuek erregistratu zituzten arroan izandako prozesuak eta kontrol nagusiak, besteen artean tektonika, sedimentazioa eta fluidoen ihesak. | GS | |
4 | Arroaren iparreko ertzean hiru prozesu hauen arteko erlazioa oso nabaria da, | GS | |
5 | eta erlazio honen azterketa da, hain zuzen ere, ikerketa-lerro honen xede nagusia. | GS | |
6 | Erregistro estratigrafikoaren (arroken) azterketaren bitartez interpretatu dira prozesu bakoitzaren ezaugarriak eta aldakortasuna (espazioan eta denboran) eta horien arteko harremana. | GS | |
7 | Orain arte eginiko azterketen arabera, tektonika da sedimentazioa eta fluido-ihesak kontrolatzen dituen prozesu nagusia. | GS | |
8 | Ikerketa-lerro honetan aurrera eramaten diren arloz-arloko azterketa eta erabilitako metologia nagusiak ondoren zehazten dira. | GS | |
9 | Egitura tektoniko sinsedimentario ugari ageri dira ikerketa-eremuan, failak zein tolesak. | GS | |
10 | Hauek ezaugarritzeko erabili diren metodologia nagusiak ondorengoak dira: kartografia, analisi estrukturala, eta metakin sintektonikoen datazioa eta fazie-analisia. | GS | |
11 | Metodo hauen bitartez jakin ahal izan da, besteak beste, egitura bakoitzaren adina, | GS | |
12 | jarduera nolakoa izan zen, | GS | |
13 | esfortzu tektoniko nagusien norabideak, eta eragin zuen deformazioaren ratioak. | GS | |
14 | Erdi Kretazeoko erregistro estratigrafikoa osatzen duten arroken azterketaren bitartez, ipar ertzeko unez-unezko paleogeografia ezagutzea dugu helburu, hots, garai hartako ingurune sedimentarioen ezaugarriak eta beren banaketa espaziala zehaztea. | GS | |
15 | Xede hau lortzearren erabili ditugun metodo eta teknika nagusiak ondokoak dira: zutabe estratigrafikoen altxaketa eta korrelazioa, fazie-analisia, paleokorronteen neurketa, karbonatozko mikrofazieen analisia, unitate estratigrafikoen bereizketa eta dataketa (fosilak), eta arkitektura deposizionalaren zehaztea. | GS | |
16 | Itsaspeko sedimentuen baitatik fluidoek ihes egin zuten Kretazeo ertaineko zenbait alditan, | GS | |
17 | garaiko itsas hondo anoxikoan iturriak sortu zirelarik. | GS | |
18 | Iturriei zerien fluidoak | GS | |
19 | hidrokarburotan (metano eta petrolio) aberatsak zirenez | GS | |
20 | mikroorganismo kimiosintetikoek hidrokarburoen oxidazio anaerobikoa eragin zuten sulfatoaren erredukzioaren bitartez, | GS | |
21 | eta honen ondorioz karbonato autigenikoak hauspeatu ziren bertan. | GS | |
22 | Karbonato hauei lotuta | GS | |
23 | fauna kimiosinbiotikoen fosilak (bibalbioak batez ere) agertu dira. | GS | |
24 | Karbonato autigenikoen azterketa multidisziplinarraren bitartez interpretatu ahal izan da ihes egindako fluidoen eta fluxuen ezaugarriak zeintzuk ziren, hala nola fluidoen tenperatura, hidrokarburo-aberastasuna, hidrokarburo motak (metano edo petrolio), hidrokarburoen jatorria eta fluxuen intentsitatea. | GS | |
25 | Aipatu | GS | |
26 | fluxu eta fluidoen ezaugarriak zehazteko | GS | |
27 | zenbait analisi mota egin ditugu karbonato autigenikoetan, esate baterako analisi paleontologikoak, petrologikoak, geokimiko inorganikoak (karbono eta oxigeno isotopo egonkorrak) eta geokimiko organikoak (karbono isotopo egonkorrak). | GS | |