ZTF16-GS.rs3 (27) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | 1. Funtzio askotako sistemak, ingurumenean hainbat aplikazio dituztenak: material mikorporotsuak eta SOFC pilak. | GS | |
2 | Bada zientziaren esparru bat, bereziki egokia, | GS | |
3 | material berrien garapena sustatzen duten diziplina arteko interakzioak aztertzeko: | GS | |
4 | Materialak izeneko esparrua, hain zuzen. | GS | |
5 | Azterketa horien funtsa, konposizioa, egitura, propietateak eta konposatuak bukaerako produktuan izango duten aplikazioa zehaztea da. | GS | |
6 | Izan ere, gure talde honen erronka nagusia ikertutako materialok etorkizunean izan litzateketen aplikazioak zehaztea da. | GS | |
7 | Gure azterketek era askotakoak dira: hasi fosfato, fosfito, vanadato, selenito eta arseniatoetatik eta industriarako bereziki interesgarriak izan litezkeen aplikazio magnetikoak, eroaleak, katalitikoak, magnetoerresistiboak edo elektrokimikoak izan ditzaketen oxido mistoen mikroegituren, morfologiaren eta ezaugarri termomekanikoen azterketaraino. | GS | |
8 | Horrela, bada, talde honen aztergaiak bi multzotan sailka ditzakegu: | GS | |
9 | 1. Solido mikroporotsuak, hau da, beren konposizioan eraikin ezorganikoari lotuta (hibridoak) edo ez lotuta (template) dauden molekula organikoak dituztenak, barne-porositatea edo ehundura-porositatea duten materialen balizko aitzindariak izan daitezke. | GS | |
10 | Fase horiek, zeolitak, eta oro har, zeotipoak bezala erabil daitezke: gasen banaketa industri-prozesuetan, | GS | |
11 | molekulak hautatzeko | GS | |
12 | edota prozesu katalitikoetan. | GS | |
13 | Halaber, solido mikroporotsu horien egituretan protonatuak dauden diamina organikoen ordez, Li+ edo Na+ bezalako katioi alkalino txikiak gehitzeak eroaletasun ionikoen fenomenoa errazten du. | GS | |
14 | Horrela, bada, materialok, aurrez, energia eraginkor, berriztagarri eta garbiaren eremura bidera daitezke. | GS | |
15 | 2. Azken urteotan oxido solidozko erregai zelulen (SO FC) teknologiak aurrerapen handia bizi izan du energia garbia sortzeko sistema legez. | GS | |
16 | Testuinguru horretan, ikerketa talde honen jarduerak ardatz bi hauek ditu nagusi: batetik, beren ezaugarri elektrokimikoak hobetze aldera, material berriak sintetizatzea; bestetik, | GS | |
17 | elektrodo berriak diseinatzeko asmoz, | GS | |
18 | erregai zelulen portaera elektrokimikoa eta zelula osatzen duten materialen karakterizazioa aztertzea. | GS | |
19 | Epe luzera planteatu diren helburuak eta lan-ildoa, besteak beste, honexetara bideratu dira: | GS | |
20 | teknologia honetan baliatzen diren materialen kostua gutxitzera, | GS | |
21 | tenperatura baxuagoetan lan egitea ahalbidetzen duten materialak aztertzera | GS | |
22 | eta, azkenik, lortutakoen iraunkortasuna handitzera, | GS | |
23 | hots, teknologia honekin batera sortzen diren arazoak murriztera; | GS | |
24 | izan ere, gerora, teknologia hau errazago merkaturatu ahal izatea ekarriko du horrek. | GS | |
25 | Gure ikerketa-taldeak (IMACR IS/MAKRISI) hainbat unibertsitate (UC , UAB , ULL ), Teknologia Zentro (Ikerlan, Cidetec) eta Instituturekin (CS IC, Madril eta Bartzelona) ditu harremanak; | GS | |
26 | hartara, ikerketa zientifiko-teknologikoak areagotzeko bideaz gain, | GS | |
27 | ikerketa-gaitasun handia eta teknologia berriak garatzeko modua ere eskaintzen du. | GS | |