ZTF2-GS.rs3 (26) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Disrupzio endokrinoa. | GS | |
2 | Laborategian zein Euskal itsasadarretan BZIT taldeak 90. hamarkadan egin dituen ikerketa lanetan, ingurumen-kutsatzaileek organismo urtarren ugalketa ahalmenean eragin dezaketela frogatu da. | GS | |
3 | Mekanismo anitz dela bide | GS | |
4 | eman daitezke efektuak ugalketan. | GS | |
5 | Honela, ingurumen urtarrean agertzen diren hainbat konposatu kimikok animali urtarren hazkuntzan, jokamoldean, ugalketan eta funtzio immunean eragin kaltegarriak sor ditzakete, sistema endokrinoarekin interferitzearen bidez. | GS | |
6 | Horrela, sistema endokrinoaren funtzioan eragiten duten eta ondorioz, organismo baten edo bere ondorengoen, edo bere (azpi)populazioen osasuna kaltetu dezaketen konposatu hauei "disruptore endokrino" izena ematen zaie. | GS | |
7 | EB k diruz lagundutako BEE P proiektuaren baitan (2001-2004), gure taldeak hainbat disruptore endokrinoren eraginak aztertu zituen zebra-arrain eta muskuiluetan. | GS | |
8 | Azterturiko konposatuen artean alkilfenolak, pestizidak, plastifikatzaileak, petrolioaren eratorriak, hormona sintetikoak eta konposatu polibrominatuak zeuden. | GS | |
9 | Era berean, 2003tik aurrera Galiza eta Bizkaiko Golkoko hainbat muskuilu populazioen ziklo gametogenikoa aztertu genuen (MEC -ak diruz lagundutako PRESTE PSE proiektua eta ETORTE K-IMPRES proiektua, 2003-2007) | GS | |
10 | eta gametoen garapenean zenbait alterazio aurkitu genituen. | GS | |
11 | 2004.eko martxoan muskuilu hermafroditen ez-ohiko kopuru altua aurkitu genuen Urdaibaiko Biosferaren Erreserban. | GS | |
12 | Hau dela eta, UPV/EHUko UNESCO Katedrak diruz lagundutako DERB IUR proiektua abiarazi zen (2007-2008). | GS | |
13 | Bere helburu nagusia, Urdaibain disruptore endokrino potentzialen presentzia eta molusku bibalbioetan zein arrainetan sortu zitzaketen aldaketak determinatzea zen. | GS | |
14 | Proiektuaren emaitzek muskuiluetan alterazioak baieztatu dituzte | GS | |
15 | eta Gernikako hondakin-uren araztegiaren inguruko arrainetan (lazunak) intersexaren prebalentzia altua erakutsi dute. | GS | |
16 | Gainera, Bartzelonako CS ICak burututako analisi kimikoetan, nonilfenol (disruptore endokrino garrantzitsua eta EB k argitaratutako substantzia prioritarioen zerrendan agertzen dena) maila altuak neurtu dira arrainen behazunean. | GS | |
17 | Beraz, Urdaibain alkilfenolek izan dezaketen garrantziagatik, UPV/EHUko UNESCO Katedrak SICAES (2008-2009) izeneko bigarren proiektu bat abiarazi du. | GS | |
18 | Bertan, gure taldeak, UPV/EHUko Kimika Analitikoa eta Kimika Organikoa II-ko taldeekin elkarlana hasi du. | GS | |
19 | SICAES proiektuaren helburua nonilfenol-isomero berrien karakterizazio xenoestrogenikoa burutzea da. | GS | |
20 | Honetarako, estrogeno-hartzaileetan oinarrituriko in vitro gene reporter motako saiakerak (YES ) eta zebra-arrainekin in vivo esperimentuak burutuko dira. | GS | |
21 | Aipatu azterketa guztietan, biomarkatzaileen bateria bat erabiltzen dugu, | GS | |
22 | tartean, bitelogenina (emeen espezifikoa den proteina eta xenoestrogenizitate eta feminizazio markatzaile gisa erabiltzen dena) mailen aldaketak, aromatasa (hormona estrogenikoen sintesia eragiten duen entzima) genearen adierazpen mailen aldaketak eta gonadaren histologia azterketak burutzen dira. | GS | |
23 | Gainera, hormona-hartzaileen gene reporter motako saiakeren bidezko azterketak egiten dihardugu in vitro. | GS | |
24 | Tresna hauek biojarraipen programetan eta konposatu kimikoen ustekabeko isurketen aurrean erabil daitezke, | GS | |
25 | EB k diruz lagundutako PRAG MA proiektuan (2006-2007) aztertu genuen bezala. | GS | |
26 | Azkenik esan, berriki Kantabriako Unibertsitateko, eta Bartzelonako CS IC-eko ikertzaile taldeekin eta ingenieritza entrepresa batekin elkarlanean hasi garela, hirietako hondakin-uren eta paper-lantegietako isurketen eragina ikertzen transplantaturiko muskuiluetan. | GS | |