ZTF4-GS.rs3 (30) |
EDU | Segment | Tagger | Central Unit |
1 | Kartzinogenesi kimikoa. | GS | |
2 | Kartzinogenesi kimikoaren inguruan BZIT ikerketa-taldeak duen interesa, 90. hamarkadan organismo urtarren peroxisomen karakterizazioaren eta peroxisomen proliferazioaren gainean egin ziren azterketetan abiatzen da (UPV/EHU, 1995-1998; Akzio integratu hispano-alemaniarrak, 1996-1997; MEC , 1996-1999 eta 2000-2002; EB ko BEE P, 2001-2004 proiektuen bidez finantziatua). | GS | |
3 | Peroxisomen proliferatzaileek konposatu kimikoen talde heterogeneoa osatzen dute. | GS | |
4 | Hauen artean, | GS | |
5 | karraskariak bezalako espezie sentikorretan gibeleko tumoreak sortzeagatik | GS | |
6 | ezagunak diren ingurumeneko hainbat kutsatzaile daude. | GS | |
7 | Prozesu hauek hartzaile nuklearren (peroxisomen proliferatzaileek aktibaturiko hartzaileak, PPAR ) aktibazio bidezko mekanismo ez-genotoxikoen bidez gertatzen dira. | GS | |
8 | Bestalde, hidrokarburo polizikliko aromatikoak (PAHak) genotoxiko eta kartzinogenikoak dira | GS | |
9 | eta aril hidrokarburo-hartzailearen bitartez dihardute. | GS | |
10 | Zelai- zein laborategi-ikerketek, PAH eta minbiziaren agerpenaren artean erlazio zuzena dagoela erakutsi dute arrainetan eta zenbait molusku espezietan. | GS | |
11 | Hala ere, kartzinogenesi kimikoa eragiten duten mekanismoak oso gutxi ikertu dira arrainetan, arrain espezie eredugarrietan salbu, | GS | |
12 | eta ia erabat ezezagunak dira moluskuetan. | GS | |
13 | Beraz, MEC -ek diruz lagundutako CANCER MAR ikerketa-proiektuaren barruan (2006-2009), gure helburu nagusia da arrainen hepatokartzinomen eta moluskuen leukemiaren zein neoplasia gonadalaren garapenean gertatzen diren mekanismo zelularrak eta molekularrak sakonago ezagutzea. | GS | |
14 | Helburu hau lortu nahian, hurbilketa multidisziplinarra darabilgu | GS | |
15 | kartzinogeno kimiko genotoxikoen (PAH eredugarriak) zein ez-genotoxikoen (peroxisomen proliferatzaile eta disruptore endokrino eredugarriak) ahalmen preneoplasikoa eta neoplasikoa aztertzeko. | GS | |
16 | Aipatu konposatuen eragin preneoplasikoak eta neoplasikoak histologikoki, histokimikoki, biokimikoki eta gene-adierazpen mailan molekularki ikertzen ari gara arrain eta moluskuetan. | GS | |
17 | Ahalegin berezia egiten dihardugu kartzinogenesiaren markatzaile goiztiarrak diren entzimen markatzaile histokimikoen eta geneen adierazpen-sinadura espezifikoen garapenean. | GS | |
18 | Honetaz gain, | GS | |
19 | ekosistema itsastar eta estuarinoetan ingurumeneko kutsatzaileek sortarazten dituzten kalteak aztertzeko asmoarekin, | GS | |
20 | DNA -mikrotxip espezifikoak garatzen ari gara lazun eta muskuiluetan. | GS | |
21 | Honen guztiaren azken helburua, maila molekular eta zelularrean gertatzen diren aldaketak kalte patologikoen agerpenari lotzea da, | GS | |
22 | azken hauek | GS | |
23 | OS PAR Komisioak zein ICES erakundeak garaturiko protokoloak jarraituz | GS | |
24 | sailkatzen direlarik. | GS | |
25 | Proiektuaren oinarria da: 1) ingurumen kutsatuetan, adb kaietan, bizi diren arrain eta molusku populazioen zelai-ikerketak burutzea edo minbizi-tasa altua duten populazioak ikertzea eta 2) arrain eta moluskuak kartzinogeno kimikoen eraginpean jarriko direneko laborategi-esperimentuak burutzea. | GS | |
26 | Egin diren lehenengo zelai-lanetan, Gernikako hondakin-uren araztegiaren inguruan, Arriluzeko kirol-kaian eta Ondarruko kaian lazunak lagindu dira. | GS | |
27 | Laborategi-azterketen barruan, lazunak eta muskuiluak azido perfluorooktanoikoaren eta Prestige-ak isuritako fuel-olioaren antzeko olio baten pean mantendu dira. | GS | |
28 | Bestalde, erreboiloak eta muskuiluak estirenoaren eta 2 motako fuel-olioaren pean mantendu dira, hurrenez hurren, Brest-eko unibertsitatean (Frantzia) eta IRIS entrepresan, Stavanger (Norvegia) burututako esperimentuetan, EB -k diruz lagundutako PRAGMA proiektuaren (2006-2007) baitan. | GS | |
29 | Une honetan, laborategi saiakera gehiago ditugu martxan | GS | |
30 | arrain espezie eredugarria den zebra arraina erabiliz. | GS | |