Seinalea: bestalde |
Itzulpenen munduan murgilduta dagoen edozeinek ondo daki zeinen erraza gerta daitekeen adjektibo erreferentzialak itzultzea (entorno político-mediático: ingurumari politiko-mediatikoa); edo zeinen zaila, batzuetan, baldin eta egitura-kalkora jotzen ez bada (politika eta komunikabideetako ingurumaria; edo politikako eta komunikabideetako ingurumaria: edo politika- eta komunikabide-ingurumaria...) eta gainera, zenbaitetan, bat ere ziurtasunik gabe ordainak bete-betean asmatzen ote duen. Itzultzaileon intuizioak adierazten digu, testu baten edukia irakurritakoan, badirela adjektibo-mota honen zenbait aldaki, eta euskaraz ezin dela beti prozedura berean eman. | konjuntzioa | bestalde, Euskaltzaindiak hitz elkartuen bidea (1995eko urtarrilaren 27an onartutako araua) proposatzen du adjektibo erreferentzialak itzultzeko, baina arauan bertan esaten denez, "...ahal den guztian...", izan ere, eguneroko praktikak frogatzen baitigu ez dela beti posible izaten formula horretara jotzea. Esan nahi baita, era honetako adjektibo-multzo ezberdinak daudela, alegia, gaztelaniaz formula bakarraren bidez ematen badira ere, euskaraz ezin dugula modu bakarrean geratu. | TERM22-GS.rs3 |
Telekomunikazio sistema baten transmititutako seinalearen kalitatea, nagusiki, transmisio-kateetako potentzia-anplifikadoreek sortzen duten distortsioaren araberakoa da. Gainera, zirkuitu hauek sistema osoaren kontsumo totalaren parte oso garrantzitsu baten eragile dira. Honegatik, ekipamendu mugikor edo espazioratutako ekipamenduetan potentzia-anplifikadoreen errendimenduaren optimizazioa ezinbestekoa da bateriaren iraupena luzatzeko. Eraginkortasun handiko eta distortsio-baxuko anplifikadoreen beharrak, besteak beste, anplifikadore zein transmisoreetarako linealizazio teknikak sustatu ditu. Gaur egun, lan hauei dagozkien aplikazioak interes estrategikokoak dira: telefonia mugikorra, WLAN, VSAT sistemak, Wireless Broadband... | lista | bestalde, espero ez diren seinaleen edo portaera oszilakorren agerpena arazo oso kritikoa da maiztasun altuko potentzia-anplifikadoreen diseinatzaileentzat. Ezinbestekoa da diseinu-fasean portaera hauen agerpena aurreikusi ahal izatea (ohiko CAD tresnen bidez) eta portaera hauek aztertzeko aukera izatea anplifikadorearen lan-eremu osoan. Era honetan, iragarpen fidagarri bati esker, portaera hauek ezabatzeko estrategiak hasierako diseinu faseetatik aplika daitezke, anplifikadoreen diseinu eta garapen zikloak nabarmenki laburtuz. | ZTF13-GS.rs3 |
Talde honek burututako lana materialen arloan kokatuta dago eta hiru konposatu-multzoen lorpena, karakterizazioa eta propietateen azterketa ditu helburu. Konposatu-multzo hauek, oxido mistoak, trantsizio-metalen fosfato eta fosfitoak eta nanopartikula funtzionalizatuak dira, hauek guztiak garrantzi teknologikoko propietate elektriko eta magnetikoak azaltzen dituztelarik. | elaborazioa | bestalde, lantaldeak esperientzia handia du materialen sintesian bai egoera solidoan (sintesi zeramikoa, liofilizazioa, sintesi hidrotermala...) bai disoluzioan (sol-gela, mikroemulsioa, poliolen teknika), eta berauen karakterizazioan, teknika espektroskopikoen eta mikroskopikoen bidez (UM-ikuskorra, TEM-a, SEM-a...), difrakzio-tekniken bidez eta propietate magnetikoen azterketaren bidez (SQUID-a eta EPR-a). | ZTF17-GS.rs3 |
Peroxisomen proliferatzaileek konposatu kimikoen talde heterogeneoa osatzen dute. Hauen artean, karraskariak bezalako espezie sentikorretan gibeleko tumoreak sortzeagatik ezagunak diren ingurumeneko hainbat kutsatzaile daude. Prozesu hauek hartzaile nuklearren (peroxisomen proliferatzaileek aktibaturiko hartzaileak, PPAR ) aktibazio bidezko mekanismo ez-genotoxikoen bidez gertatzen dira. | kontrastea | bestalde, hidrokarburo polizikliko aromatikoak (PAHak) genotoxiko eta kartzinogenikoak dira eta aril hidrokarburo-hartzailearen bitartez dihardute. | ZTF4-GS.rs3 |
Egin diren lehenengo zelai-lanetan, Gernikako hondakin-uren araztegiaren inguruan, Arriluzeko kirol-kaian eta Ondarruko kaian lazunak lagindu dira. Laborategi-azterketen barruan, lazunak eta muskuiluak azido perfluorooktanoikoaren eta Prestige-ak isuritako fuel-olioaren antzeko olio baten pean mantendu dira. | lista | bestalde, erreboiloak eta muskuiluak estirenoaren eta 2 motako fuel-olioaren pean mantendu dira, hurrenez hurren, Brest-eko unibertsitatean (Frantzia) eta IRIS entrepresan, Stavanger (Norvegia) burututako esperimentuetan, EB -k diruz lagundutako PRAGMA proiektuaren (2006-2007) baitan. | ZTF4-GS.rs3 |
Analisi horretan ikus daiteke ez dagoela ezberdintasunik bi populazioen arteko CAG hirukotearen errepika zenbakian. | konjuntzioa | bestalde, 27tik 35rako aleloen maiztasuna ("alelo ertainak" deritzonak, alelo hauen ezegonkortasuna de novo mutazioen agerpena sortu dezakete) eta populazio honetan azaldutako gaixotasunaren prebalentzia bat datoz. | ZTF6-GS.rs3 |
Gaur egun Ardien Biriki Adenomatosia eta Maedi Visna delako gaixotasun biriko biren patogeniaren zenbait aspekturen argitzean lan egiten dugu, eta bai abere-hazkuntzan eragin dezaketen gaixotasun infekziosoen ezabapenerako bide berrien irekieran. Ardien Biriki Adenomatosiari dagokiola, tartekatze-mutagenesi analisi bat egiten ari gara, ia ardien biriki minbiziaren garapenean eragina izan dezaketen gene berriak detektatu ahal ditugun, eta gene hauen giza ortologoek ere, euren funtzionaltasuna galdu ondoren, tumoreak eragin dezaketen argitzeko. Gainera, ardien genoman Jaagsiekte delako erretrobirus exogenoaren oso antzekoak diren erretrobirus endogenoak egoteak, erretrobirus exogeno eta endogenoen balizko interferentzia aztertzea ahalbidetzen du. | lista | bestalde, zenbait genomen sekuentziazio osoa dela eta dagoen informazio genomiko eskuragarrian oinarrituta, zenbai espezieren analisi genomikoa egiten ari gara, genoma horietan tartekatutako elementu erretrobirikoak detektatzeko asmoz. Detektatu ondoren, euren dinamika ebolutiboa, adierazpena eta balizko funtzioa karakterizatuko ditugu, beti ere metodo bioinformatikoak erabiliz. | ZTF7-GS.rs3 |
Jakintza-alor ezberdinek elkarlanean egindako ahaleginak, kontzeptu mikroskopiko ugari mundu nanometrikora zabaltzeko aukera eman du, elektronikoak edo nuklearrak diren berrelkartzeen bidez dabiltzan dispositibo ezberdinak diseinatzea ahalbidetuz. | lista | bestalde, 1992tik aurrera, sintesi metodo kimikoen erabilerari esker, aplikazio fisikoak (optikoak, katalitikoak, magnetikoak...) dituzten nanopartikulen prestakuntzan aukera ugari azaldu dira. Partikulak aske edo aurkitzen direneko inguruneaz banaturik iker daitezke. Azken aukera honetan sistema malgua denez, oso egokia da partikulen arteko elkarrekintza magnetikoak ikertzeko. | ZTF9-GS.rs3 |