Seinalea: helburu |
Ikerketa horren helburu nagusia jokamolde magnetiko arraro horien ulertzea da, | helburua | neurriko aluminiuroak diseina ahal izateko. | ZTF10-GS.rs3 |
Bukatzeko, komunikazio sistemetan zarataren eragina kontuan hartu beharreko gai garrantzitsua da. | helburua | Alor honetan, gure ikerkuntza taldearen helburu nagusiak bi dira. Alde batetik, anplifikadore eta nahasgailuen zarata-figuraren neurketen zehaztasuna hobetzea, eta beste alde batetik, zirkuitu eta sistemetan (anplifikadore, osziladore eta nahasgailuetan bereziki) seinalearen presentzian anplitude-zarata eta fase-zarata neurtu ahal izateko tekniken garapena. | ZTF13-GS.rs3 |
Egitura tektoniko sinsedimentario ugari ageri dira ikerketa-eremuan, failak zein tolesak. Hauek ezaugarritzeko erabili diren metodologia nagusiak ondorengoak dira: kartografia, analisi estrukturala, eta metakin sintektonikoen datazioa eta fazie-analisia. Metodo hauen bitartez jakin ahal izan da, besteak beste, egitura bakoitzaren adina, jarduera nolakoa izan zen, esfortzu tektoniko nagusien norabideak, eta eragin zuen deformazioaren ratioak. | helburua | Erdi Kretazeoko erregistro estratigrafikoa osatzen duten arroken azterketaren bitartez, ipar ertzeko unez-unezko paleogeografia ezagutzea dugu helburu, hots, garai hartako ingurune sedimentarioen ezaugarriak eta beren banaketa espaziala zehaztea. Xede hau lortzearren erabili ditugun metodo eta teknika nagusiak ondokoak dira: zutabe estratigrafikoen altxaketa eta korrelazioa, fazie-analisia, paleokorronteen neurketa, karbonatozko mikrofazieen analisia, unitate estratigrafikoen bereizketa eta dataketa (fosilak), eta arkitektura deposizionalaren zehaztea. Itsaspeko sedimentuen baitatik fluidoek ihes egin zuten Kretazeo ertaineko zenbait alditan, garaiko itsas hondo anoxikoan iturriak sortu zirelarik. Iturriei zerien fluidoak hidrokarburotan (metano eta petrolio) aberatsak zirenez mikroorganismo kimiosintetikoek hidrokarburoen oxidazio anaerobikoa eragin zuten sulfatoaren erredukzioaren bitartez, eta honen ondorioz karbonato autigenikoak hauspeatu ziren bertan. Karbonato hauei lotuta fauna kimiosinbiotikoen fosilak (bibalbioak batez ere) agertu dira. Karbonato autigenikoen azterketa multidisziplinarraren bitartez interpretatu ahal izan da ihes egindako fluidoen eta fluxuen ezaugarriak zeintzuk ziren, hala nola fluidoen tenperatura, hidrokarburo-aberastasuna, hidrokarburo motak (metano edo petrolio), hidrokarburoen jatorria eta fluxuen intentsitatea. Aipatu fluxu eta fluidoen ezaugarriak zehazteko zenbait analisi mota egin ditugu karbonato autigenikoetan, esate baterako analisi paleontologikoak, petrologikoak, geokimiko inorganikoak (karbono eta oxigeno isotopo egonkorrak) eta geokimiko organikoak (karbono isotopo egonkorrak). | ZTF14-GS.rs3 |
Testuinguru horretan, ikerketa talde honen jarduerak ardatz bi hauek ditu nagusi: batetik, beren ezaugarri elektrokimikoak hobetze aldera, material berriak sintetizatzea; bestetik, elektrodo berriak diseinatzeko asmoz, erregai zelulen portaera elektrokimikoa eta zelula osatzen duten materialen karakterizazioa aztertzea. | helburua | Epe luzera planteatu diren helburuak eta lan-ildoa, besteak beste, honexetara bideratu dira: teknologia honetan baliatzen diren materialen kostua gutxitzera, tenperatura baxuagoetan lan egitea ahalbidetzen duten materialak aztertzera eta, azkenik, lortutakoen iraunkortasuna handitzera, hots, teknologia honekin batera sortzen diren arazoak murriztera; izan ere, gerora, teknologia hau errazago merkaturatu ahal izatea ekarriko du horrek. | ZTF16-GS.rs3 |
Gure lanak anisotropia launa duen pirokloro antiferromagnetikoaren sisteman du interesa, hain zuzen, Er2Ti2O7 oxidoan. | helburua | Hauxe, TN ~ 1K tenperaturan ordenatzen da, ez-konbentzionala den dinamikako egoeran, eta gure helburua egoera ordenatua eta dinamikaren jatorria ulertzea da. | ZTF17-GS.rs3 |
Materialen arloan kokatutako ikerlan honek, SOFC (Solid Oxide Fuel Cells) motako erregai-piletan erabil daitezkeen perovskita egitura (ABO 3) duten oxido mistoen ikerketa du helburu, oxido hauen sintesia, karakterizazioa eta propietate elektriko eta magnetikoen ikerketa, hain zuzen. Erregai-pilak, erregaiak energia elektriko zuzen bilakatzen duten gailu elektrokimikoak dira. SOFC pilek bi elektrodo dauzkate, katodoa eta anodoa, elektrolito solido batez banatuta. SOFC pilen funtzionamendua oso erraza da: katodotik pasarazten den airearen oxigenoak, kanpoko zirkuitutik heltzen diren elektroiekin erreakzionatzean oxido ioiak sortzen dira. Ioi hauek elektrolitotik zehar anodorantz mugitzen dira eta anodoan erregaiarekin erreakzionatzen dute kanpoko zirkuitura aterako diren elektroiak sortzeko, aldi berean, ura eta beroa sortzen dira. Era honetan, energia etengabe lor daiteke. Material hauek pila batetan erabili ahal izateko baldintza batzuk bete beharko dituzte: (1) prozesua burutuko den tenperaturetan (> 600?) egonkorrak izatea; (2) elektrolitoak eroankortasun ionikoa altua azaldu behar du, eroankortasun elektronikoa berriz baztergarria, eta elektrodoek aktibitate elektrokatalitiko altua izan behar dute, honez gaiz, oxigenoak elektrolitoarekin eta erregaiarekin interakziona dezan elektrolitoak porositate altua erakutsi behar du; (3) material guzti hauek zabalkuntza termikoaren koefiziente bateragarriak izan behar dituzte. | helburua | Ikerlan honen helburu nagusia, pila hauetako katodo moduan erabiltzeko material eroale egokiak lortzea da, bai eta hauen sintesi bideak optimizatzea ere: - Sintesia: tradizionalki, metodo zeramikoa erabili ohi da, baina produktu homogeneoak lortzeko arazoak ditu. Horregatik, guk sol-gel izeneko metodoa burutu dugu. Honez gain, beste metodo batzuez ere baliatu gara: liofilizazioa, errekuntza eta quenching-a. Era honetan, sintesi bide desberdinak erabiliz, laginen morfologia alda daiteke eta honekin lortutako propietateak ere, beraz, sortutako diferentziak erabilitako metodoaren arabera aztertuko dira. - Karakterizazio estrukturala: Rietveld metodoan oinarrituz eta X izpien difrakzioaren teknikaz baliatuz, laginen egitura ikertzen dugu. Beharrezkoa bada, neutroi edo elektroi izpien difrakzioak erabiliko dira. - Azterketa morfologikoa: transmisio- eta ekortze-mikroskopia elektronikoak erabiliz, sinterizazio-maila eta partikulen tamaina aztertzen dira, baita dilatazio termikoaren koefizienteak ere. - Propietate magnetikoak: katioi magnetikoen presentzia dela eta, propietate magnetikoak ere interesgarriak izan daitezke. SQUID (Superconducting Quantum Interference Device), balantza magnetiko, EPR (Electronic Paramagnetic Resonance) eta, burdina duten laginetan, M?sbauer espektroskopia teknikak erabiltzen dira. - Geruza meheak: duela gutxi, geruza meheak lortzeko laser ablazioaren teknika erabiltzen hasi da, pilen tamaina eta kostua gutxitzeko asmoz. - Eroankortasun ionikoa eta elektronikoa: eroankortasuna inpedantzia espektroskopiaren bidez aztertzen da. - Pilen prestaketa eta ebaluaketa: diseinu berriko "gela bakar bateko pila" esperimentaletan sintetizatutako materialak aztertzen ditugu. | ZTF19-GS.rs3 |
Hau dela eta, UPV/EHUko UNESCO Katedrak diruz lagundutako DERB IUR proiektua abiarazi zen (2007-2008). | helburua | Bere helburu nagusia, Urdaibain disruptore endokrino potentzialen presentzia eta molusku bibalbioetan zein arrainetan sortu zitzaketen aldaketak determinatzea zen. Proiektuaren emaitzek muskuiluetan alterazioak baieztatu dituzte eta Gernikako hondakin-uren araztegiaren inguruko arrainetan (lazunak) intersexaren prebalentzia altua erakutsi dute. Gainera, Bartzelonako CS ICak burututako analisi kimikoetan, nonilfenol (disruptore endokrino garrantzitsua eta EB k argitaratutako substantzia prioritarioen zerrendan agertzen dena) maila altuak neurtu dira arrainen behazunean. | ZTF2-GS.rs3 |
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko Genomika eta Animalien Osasuna taldeko ikerketa-gai nagusia etiologia birikodun gaixotasunen oinarri genetikoaren analisia da. | helburua | Gure helburu zientifiko nagusiak bi dira: erantzun inmunean eragina izan dezaketen polimorfismo funtzionalen bilaketa, eta ostalariaren Genetikak gaixotasun infekziosoetan eta minbizian izan dezaken eraginaren azterketa. | ZTF7-GS.rs3 |