Erdi Kretazeoko erregistro estratigrafikoa osatzen duten arroken azterketaren bitartez, ipar ertzeko unez-unezko paleogeografia ezagutzea dugu helburu, hots, garai hartako ingurune sedimentarioen ezaugarriak eta beren banaketa espaziala zehaztea. | metodoa | Xede hau lortzearren erabili ditugun metodo eta teknika nagusiak ondokoak dira: zutabe estratigrafikoen altxaketa eta korrelazioa, fazie-analisia, paleokorronteen neurketa, karbonatozko mikrofazieen analisia, unitate estratigrafikoen bereizketa eta dataketa (fosilak), eta arkitektura deposizionalaren zehaztea. | ZTF14-GS.rs3 |
Helburuak - C. albicans-en aurkako erantzun immunologikoa, proinflamatorioa eta tumoreen itsaspena bizkortzen duten antigenoak identifikatu eta karakterizatu. - Bizkortzeko mekanismoak ikertu. - Tumore-markatzaileak identifikatu. - Proteina errekonbinanteak eta antigenoen aurkako antigorputz monoklonalak sortu. | metodoa | metodoak - Kultibo mikrobiarraren teknikak. - Frakzio molekularren banaketa kromatografiaren bidez. - Bi dimentsioko elektroforesien bidezko proteinen banaketa eta analisia. - Espektrometriaz egindako sekuentziazioaren bidezko identifikazio eta karakterizazioa. - Serumen aurkako analisi immunologikoa Inmunoblotting edo ELISA erabilita. - Zelulen mantentze eta kultibapena. - Biologia zelularraren tekniken bidezko zelula endoteliarren sorrera. - Fluxu-zitometria. - ELISA-z egindako zitozinen neurketa. - DNA errekonbinantearen teknikaren bidezko proteinen klonazioa. | ZTF20-GS.rs3 |