Kirurgia primario honekin dagoeneko 234 ebakuntza egin dira gaixoari ebakia eginez, eta 186 laparoskopia bitartez. Kirurgia mota honetan, heriotza tasa % 0,5ekoa da, eta ebakuntza osteko arazoak, berriz, % 5,5ekoak dira: odoljarioa (% 4,8) eta dehiszentzia anastomotikoa (% 1,7). | interpretazioa | Epe luzera, laparoskopiari esker, sabel-etenak % 31tik % 0,5era murriztu dira. Batez bestean galtzen den gainkarga, berriz, % 71koa da. Gaixoen % 79k gainkargaren % 50 baino gehiago galtzen dute, eta "arrakasta irizpidetzat" jotzen da hori. Horrenbestez, bizi-kalitatea eta gizentasunarekin lotutako bestelako erikortasuna nabarmen hobetu dira. | GMB0502-GS.rs3 |