Ikertzen ari den materialaren muga batzuk gainditu behar dira bere ezarpen komerziala lortzeko, batez ere, bere eroankortasun intrinsekoa apala areagotu behar da. Helburu hau lortzeko sintesi metodo batzuk saiatu dira LiFePO4/C konpositeak sortzeko: zeramikoa, sol-gela, geruza meheak laser ablazioaren bidez, etabar. Konposite hauek prestatzeko, emaitza bikainak lortu dituen sintesi metodo berri bat egokitu da, liofilizazioa. Sintesian sortutako ikatzak eroankortasuna indartzen du, eta partikulen tamaina kontrolatzen du ere, garraiatza elektronikoa eta litioaren difusioa errazten. | metodoa | Prestatutako materialak zenbait tekniken bidez aztertzen dira: X-izpien difrakzioa, oinarrizko analisiak, Raman eta infragorri espektroskopia, suszeptibilitate magnetikoa, EPR, Mossbauer, inpedanzia elektrokimikoa eta transmisio eta ekorketa mikroskopia. Teknika hauen guztien medio, materialen purutasuna, konposizioa, morfologia eta propietate elektriko eta magnetikoak ezagutzen dira. Honen ondoren, beste karakterizazio mota bat behar da, aplikaziotik gertuagokoa. Lan hau CIDETEC fundazioa eta CEGASA ren arteko lankidetzaren bidez egiten da. Karakterizazio elektrokimikoa bi zentro hauen instalazioetan egiten da, eta teknika hauetaz osatua dago: boltanperometria ziklikoa, ziklaketau galbanostatikoa eta, material onenekin, botoi-pilak eta prototipoen fabrikazioa. Unibertsitatean egindako karakterizazioan lortutako datuekin, CIDETEC en eta CEGASA n egindako testen emaitzak osatzen eta ulertzen dira. EnpresaK, Zentro Teknologikoak eta Unibertsitateak sortutako elkarlanak ikerkuntza aberesten du. | ZTF18-GS.rs3 |