Helburuak ere bi jomuga zituen: alde batetik, lanbidearen errealitaterako hurbilpen delako hori -kasurik onenean ere gelan egindako simulazio-saio batzuk baino urrunago ez doana- muturreraino eramatea, nonahi eta noiznahi aipatzen baitzaigu bai itzulpengintza eta interpretaritzari buruzko nazioarteko foroetan, bai halako diziplinen inguruko ikasgaietako ikasketa-planetan eta curriculumetan ere; eta beste alde batetik, gaur egun batetik bestera hain usu darabilgun diziplinartekotasuna gauzatzea | ebaluazioa | behingoz zalantzari tokirik utzi gabe. | TERM48-GS.rs3 |