Kontaktua   



    e-ROLda BVI lexikoian eta EPEC-RolSem corpusean dagoen informazioa arakatzea ahalbideratzen digun tresna da. Sisteman sartzen garenean, informazio orokorra eta horren gainean bilaketak egiteko aukera ematen zaigu. Bilaketa zenbait ezaugarri orokorren arabera egin daiteke: i) euskal aditza, ii) euskal aditzaren adiera jakin bat edota iii) PB-VNeko aditz-adiera. Corpusean bilaketa zehatzagoak egiteko aukera ere eskaintzen digu tresnak, hala nola, argumentu zenbakia edo balentzia (Arg0, Arg1, ...), PB-VNeko rol semantikoa, EADBko (Euskal Aditzen Datu Basea) rol semantikoa, deklinabide-kasua edota hautapen-murriztapena.

    Aditz-sarrera bakoitzak duen informazio bi eremutan banatzen da:
    1. Aditz bakoitzaren egitura sintaktiko-semantikoak (BVI)
    2. Corpuseko aditzaren agerpenak (EPEC-RolSem)
    Beraz, tresna honi esker, BVI lexikoian gordetzen den euskal aditzaren informazio sintaktiko-semantikoa ikusteaz gain, aditzak EPEC-RolSem corpusean dituen agerpenak ere ikus ditzakegu.


Erreferentzia:

Estarrona A., Aldezabal I., Díaz de Ilarraza A. eta Aranzabe M.J. 2015
Methodology for the semiautomatic annotation of EPEC-RolSem, a Basque corpus labelled at predicate level following the PropBank/Verbnet model
Edward Vanhoutte (ed.) Digital Scholarship in the Humanities, Volume 30, Number 2, 1-23. Oxford University Press (Online ISSN 2055-768X - Print ISSN 2055-7671) doi: 10.1093/llc/fqv001