Lema: bilatu nahi dugun hitza, deklinatu gabe (hiztegian aurkituko genukeen bezala). Kontutan izan maiuskulak eta minuskulak bereizten direla, hau da, ez da berdina "aitona" edo "Aitona".
Adierak: adiera edo marka konkretu batzuekin etiketatuta dauden agerpenak soilik bilatu nahi baditugu, adiera eta marka horiek hemen idatziko ditugu, hutsune batez bereizita. Ordenak ez du garrantzirik.
Fitxategia: eremu hau hutsik uzten badugu, fitxategi guztietan bilatuko dira agerpenak, bestela zehazten den fitxategian bakarrik. Komodinak erabil daitezke: '%' edozein karaktere kate adierazteko eta '_' karaktere bakar bat adierazteko.
Kategoria: izenak soilik, aditzak soilik, adjektiboak soilik edo guztiak batera ikusi nahi ditugun.
Ordena: agerpenen zerrenda zerren arabera ordenatu nahi dugun.
Ikuspegia: identifikatu gabe gaudenean, agerpenak ikusteko bi era daude: bata, "kwic", agerpena lerro bakarrean eta zentratuta erakusten duena; bestea, "paragrafoka", agerpena barnean duen testu zati bat erakusten duena.
Ezkerreko testuingurua: ezkerreko testuinguruaren luzera.
Eskuineko testuingurua: eskuineko testuinguruaren luzera.