Itzulbideren itzultzailea erabiltzeko gida

Itzulbide proiektuaren itzultzailea erabiltzeko gida: aurrepiloturako interfazea.

Bideoa pantaila osoan ikusteko klik bikoitza egin bideoaren gainean, eta hortik irtetzeko ESC botoiari eman.

Oharrak

Kautotzeko zuen NANa (letra larriarekin) eta emailez bidalitako pasahitza erabili beharko dituzue.

Itzulpen zuzena kopiatzeko, "gorde" botoiari eman aurretik ere egin dezakezue (eta klik batzuk aurreztu).





Itzulpena aurrerago zuzendu nahiko bazenute, goikaldeko menuko "Nire zuzenketak" aukeratu, zuzenketaren lerro berean dagoen "editatu" irudiari klik egin, eta editatzeko aukera zabalduko zaizue.

Internet Explorer-ek arazoak eman ditzake, mesedez, erabili Firefox horren ordez arazoak ekiditeko.