Clarin Centre – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa IXA taldea. Hizkuntzaren prozesamendua Wed, 31 May 2023 21:32:01 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=4.9.23 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/files/2018/10/ixa.jpg Clarin Centre – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa 32 32 ‘Humanitate digitalak’ jardunaldia (Bilbo, 2019-06-20) https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2019/06/06/2738/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2019/06/06/2738/#respond Thu, 06 Jun 2019 11:05:51 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=2738 Humanitate Digitalak garrantzitsuak dira Ixa taldean, aspaldi gabiltza Clarin-Centre-K erakundearekin lankidetzan. Testuak analizatzen laguntzeko (Analiza) eta laburtzeko (Compress eus) tresnak eskaintzen ditugu sarean. Gainera, sortu berri dugun HiTZ zentroko 8 ikerlerroetako bat da hau:  Humanitate  Digitalak eta Hezkuntza

Humanitate digitalen gaia aukeratu du UEUk Udako Ikastaroen hasierako jardunaldirako. Ixa Taldeko Mikel Iruskieta eta Iñaki Alegria antolatzaile dira, Rodrigo Agerri eta Montse Maritxalar hizlari.
Doakoa da baina izena eman behar da, parte hartu nahi baduzu…

Gaia Humanitate Digitalak izanda, aukerak, erakundeek jokatu behar dituzten rol berriak eta elkarlana aztertuko dira bertan. Digitalizazioak eta Big Data-k paradigma-aldaketa ekarri dute humanitateen arlora. Euskarazko dokumentuen digitalizazio masiboa, sare sozialen eztanda eta hizkuntza-teknologiaren arrakasta dira erroka honen hiru katalizadoreak. Nola eragiten du digitalizazioak humanitateen ikerketan? Ze aukera berri zabaltzen zaizkigu? Historian? Hezkuntzan? Hizkuntzalaritzan? Soziologian? Kazetaritzan? Zuzenbidean? Eta diziplinartekotasunean?

EGUNA: Ekainak 20, osteguna
TOKIA: Bilbo (Euskaltzaindiaren egoitza Plaza Barrian)
ORDUA: 9:30etatik aurrera
GAIA: Humanitate digitalak: aukerak, erakundeek jokatu behar duten rol berriak eta elkarlana.
PROGRAMA:

9:00-9:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.
9.30-9:45 Ongi etorria eta aurkezpena.
09:45-10:15 HITZALDIA: Humanitate Digitalak (HD). Sarrera, digitalizazioaren aukerak eta erronkak
…………………Rodrigo Agerri (UPV/EHU, IXA taldea)
10.15-11.00: MAHAI-INGURUA: Digitalizazioa eta Hezkuntza.
…………………Montse Maritxalar (UPV/EHU, Ixa, UEU)
…………………Joseba Abaitua (DU)
…………………Xabier Mujika (Berritzegune Nagusia)
…………………Moderatzailea: Mikel Iruskieta (UPV/EHU)
11:00-11:30 – Atsedenaldia
11.30-12.15: MAHAI-INGURUA: Hizkuntza eta e-Humanitateak.
…………………Dorota Krajewska (Aziti Bihia taldea, UPV/EHU)
…………………Asier Sarasua (Ahotsak.eus, CodeSyntax)
…………………Moderatzailea: Iñaki Alegria (UPV/EHU, UEU)
12.15-13.00 MAHAI-INGURUA: Zientzia sozialak eta komunikazioa.
…………………Joxean Apeztegia (Berria)
…………………Julen Orbegozo Terradillos (UPV/EHU)
…………………Moderatzailea: Xabier Landabidea (DU)
13.00-13.30 HITZALDIA: CLARIN Europako sarea: eHumanitateak eta zientzia sozialak lankidetzarako behar duten hizkuntza azpiegiturak sortzen.
…………………Mikel Iruskieta /UPV/EHU)
13.30: Ondorioak.
…………………Antolatzaileak: Mikel Iruskieta, Xabier Landabidea eta Iñaki Alegria


Humanitate  Digitalak garrantzitsuak dira Ixa taldean, sortu berri dugun HiTZ zentroko 8 ikerlerroetako bat da: Humanitate  Digitalak eta Hezkuntza

 

 

 

 

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2019/06/06/2738/feed/ 0
Humanitate digitaletan aukerak (sarean.eus) https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2018/11/23/humanitate-digitaletan-aukerak-sarean-eus-alegria-eta-agirre-2018-11-22/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2018/11/23/humanitate-digitaletan-aukerak-sarean-eus-alegria-eta-agirre-2018-11-22/#respond Fri, 23 Nov 2018 09:37:20 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=2673

Humanitate Digitalak: Giza eta gizarte zientzietan ikertzeko metodo berriak artikulua idatzi dute eta sarean.eus webgunean. Hona hemen horko zati batzuk:

“Giza eta gizarte-zientzietan ohikoak diren esperimentu kualitatiboetatik emaitza kuantitatiboetara eramateko aukera ematen ditu hizkuntz teknologiek, eta bestalde, humanitateek erronka berriak eskaintzen diete teknologoei. Historia, kultura eta literatura, kazetaritza, soziolinguistika, arkeologia eta beste jakintza arlo askotan aldaketa sakonak sumatzen ari dira ikerketa metodoetan. Kritikak ere badaude.”

[…]

“Europan Clarin ikerketarako azpiegitura sarea hedatu da arlo berri honi begira eta Ixa taldeak hartzen du parte bertan. Tresna orokor gisa Analhitza eskaintzen dugu norberak bere testuak prestatu eta analizatuta jaso ditzan.”

[…]

 “Soziolinguistikan bi proiektu garatu dira gure inguruan, Twitterreko testuak iturritzat hartuta eta HAP/LAP masterreko ikasleen amaierako lanetan oinarrituta, bat gazteen mintzagaiak eta sareak identifikatzeko, eta bestea corpus interesgarri bat sortzeko kode alternantziari (code switching) begira. Bi lanetako oinarrian “Computational sociolinguistics: A survey.“  izeneko artikulu interesgarria dago, azpiarlo honetarako ezinbesteko erreferentzia dena. Gazteen mintzagaien inguruan, adibidez ondoko taula interesgarria eskaintzen da aipatutako lanean”

 

[…]

“Historian aukera handiak daude azken urteotan digitalizatutako testuak ustiatzeko. Adibide gisa  artikulu honetan (Whodunit. . . and to Whom? Subjects, Objects, and Actions in Research Articles on American Labor Unions) Vilja Huldenek analisi sintaktiko automatikoa erabiltzen du lan munduaren soziologia historikoan ikertzeko. Nork, nori, zer, non, noiz identifikatzea datuetan oinarritutako kazetaritzaren funtsean dago. Arkaitz Zubiagaren lana azpimarragarria da arlo horretan, Korrikaren inguruko argitalpen honetan egiaztatu daitekeen moduan. Hainbat oinarrizko teknologia erabiliz eta konbinatuz oso emaitza interesgarriak lortzen ditu, adibidez gaiaren inguruko sare hau:”

[…]

“Edonola ere susmoa dugu Humanitate Digitalek duten potentzia baliatzeko hasieran gaudela, eta Euskal Herrian aukera handiak ditugula lan interesgarriak aurrera eramateko. Horretarako beharrezkoa litzateke aipatutako arlo guztien artean lankidetza handitzea ingurune digitalean. Administrazioaren laguntza ere ez litzateke gaizki etorriko.”

Artikulu osoa sarean.eus webgunean irakur dezakezu (Humanitate Digitalak: Giza eta gizarte zientzietan ikertzeko metodo berriak).

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2018/11/23/humanitate-digitaletan-aukerak-sarean-eus-alegria-eta-agirre-2018-11-22/feed/ 0
CORPUS HISTORIKOEN PROZESAKETA (Jardunaldi irekia, 2018-06-11) https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2018/05/29/corpus-historikoen-prozesaketa-jardunaldi-irekia-2018-06-11/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2018/05/29/corpus-historikoen-prozesaketa-jardunaldi-irekia-2018-06-11/#respond Tue, 29 May 2018 16:46:30 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=2433 Corpus historikoak biltzea, etiketatzea, aztertzea eta kontsultagarri jartzea nahitaezkoa da hizkuntzaren eta kulturaren eboluzioa modu kuantitatiboan ikertu ahal izatea. Hizkuntzalaritza, historia eta teknologia arloen arteko lankidetza beharrezkoa da aipatutako prozesuak arrakastatsuak izango badira.

Nazioartean hainbat proiektu ari dira egiten ildo horretan eta jardunaldi honetan esperientzia horietako batzuk azalduko dira. Euskal Herrian ere hainbat proiektu daude martxan baina modu atomizatuan.

Noiz: 2018ko ekainaren 11, goizeko 11.00etan (Ada Lovelace aretoa)
Non: EHUko Informatika Fakultatea, Manuel Lardizabal 1, 20018 Donostia (mapa)
Hizkuntza: ingelesa
Programa:

11.00-11.30: Ricardo Etxepare: BIM project, Basque in the making
(
Sintaktikoki Etiketatutako Euskarazko Corpus Historikoa)

11.30-12.15: Martin Reynaert: Text-Induced Corpus Clean-up: current state-of-the-art

12.15-13.00: Eckhard Bick: Automatic Grammatical Annotation of Historical Brazilian Portuguese

Babesleak: UPPA  –  UPV/EHU  –  Clarin.

 

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2018/05/29/corpus-historikoen-prozesaketa-jardunaldi-irekia-2018-06-11/feed/ 0
Atro Voutilainen-en hitzaldia. Zuhaitz-bankua finlandierarako.(2011/06/08) https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/05/30/atro-voutilainen-en-hitzaldia-zuhaitz-bankua-finlandierarako-20110608/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/05/30/atro-voutilainen-en-hitzaldia-zuhaitz-bankua-finlandierarako-20110608/#respond Mon, 30 May 2011 11:25:29 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/atro-voutilainen-en-hitzaldia-building-a-dependency-treebank-and-other-lrs-for-finnish Finlandieraren prozesamendua betidanik izan da erreferentzia sendoa IXA taldearentzat. Horrela, euskararen analizatzaile morfologikoa eta analizatzaile sintaktikoa egin genituenean Finlandian sortutako “bi mailako formalismoarekin” eta “murriztapen-gramatikekin” landu genituen, haien urratsei jarraituz.
Zuhaitz-bankuak, edo treebank ere deituak, dira hurrengo urratsa, alegia, sintaktikoki etiketatutako corpusak. Ezinbesteko tresnak dira sintaxia tresna estatistikoekin landu ahal izateko. Euskararako EPEC corpusa (Euskararen Prozesamendurako Erreferentzia Corpusa) sortu dugu, Ancora proiektuaren bitartez kontsultatu daitekeena.

Atro Voutilainen berriro dator bisitan Euskal Herrira eta kontatuko digu nola sortu duten finlandierarako zuhaitz-bankua.

Gaia: Building a dependency treebank and other LRs for Finnish.
(Dependentziazko zuhaitz-bankua eta beste baliabide linguistiko batzuk finlandierarako eraikitzen.)
Tokia
: 3.2 gelan (batzar-gela ohia)
Hizlaria: Atro Voutilainen (University of Helsinki)
Eguna: Ekainaren 8an
Ordua: 11:30

Building a dependency treebank and other LRs for Finnish

  • Research infrastructure FIN-CLARIN
    • LR web service for R&D
    • corpora, language models, software, open source
    • FIN-CLARIN project
  • FinnTreeBank
    • user needs
    • grammar definition corpus
    • a parsebank with dependency syntactic annotation
  • Tagging and dependency parsing
    • Finnish
    • linguistic modelling
    • tools, technologies
    • modelling methods: experiments, comparisons

Ekainaren 7an eta 9an ere gure artean egongo da. Horregatik, Atrorekin hitz egin nahi duen edonork, Koldo Gojenolari abisatu mesedez, denbora antolatu ahal izateko.

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2011/05/30/atro-voutilainen-en-hitzaldia-zuhaitz-bankua-finlandierarako-20110608/feed/ 0
CLARIN proiektuaren bilera Euskal Herriko agenteekin https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2010/06/14/clarin-proiektuaren-bilera-euskal-herriko-agenteekin/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2010/06/14/clarin-proiektuaren-bilera-euskal-herriko-agenteekin/#respond Mon, 14 Jun 2010 20:33:27 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/clarin-meeting-http-wwwclarineu-external

 

Ixa Taldeak CLARIN proiektuaren bilera bat antolatu du  n  ekainaren 8an Donostian.  CLARIN proiektuaren helburua hizkuntza-baliabide konputazionalak zabaltzea da giza zientzietako ikerketetan erabiliak izan daitezen.

CLARIN

Bileraren helburuak bi izan dira:

  • Alde batetik, CLARIN proiektuaren zehaztasunak proiektuko arduradunen eskutik  zuzenean jasotzea Euskal Herrian. Horregatik izan dugu gure artean Steven Krauwer Utrecht-eko Institute of Linguistics zentroko ikertzailea eta CLARIN proiektuaren koordinatzailea. Eta horregatik izan dugu gure artean Pompeu Fabra Unibertsitateko Nuria Bel irakaslea, bera baita CLARIN proiektuko arduraduna estatu mailan.

  • Eta beste alde batetik, Euskal Herrian hizkuntzaren azterketa eta prozesamenduan aritzen garen taldeon lanak aurkeztea.

Bileran parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako zuzendaria den Lourdes Auzmendik, Begoña Muruaga zuzendariordeak, eta Araceli Díaz de Lezanak. Ikusle gisa  parte hartu dute  proiektuaren berri zehatzagoa izateko eta euskarak marko horretan egin dezakeen ekarpena neurtzeko.

Egitaraua hau izan da (egindako aurkezpen guztien fitxategiak hemendik eskuratu daitezke):

10:00etan, Steven Krauwer (CLARIN proiektua eta Utrecht Institute of Linguistic)

10:30etan, Nuria Bel (Pompeu Fabra Unibertsitatea). 

11:00etan, Atsedenaldia

11:30etatik -13:00etara Hemengo taldeen aurkezpenak (I)

  • Miriam Urkia. Euskaltzaindia
  • Miren Azkarate. Euskara institutua. UPV/EHU
  • Mikel Santesteban.  Gogo Elebiduna. UPV/EHU
  • Antton Gurrutxaga eta  Iñaki San Vicente.  Elhuyar I+G

13:00etan: Luncha

14:00etatik-15:00etara Hemengo taldeen aurkezpenak (2. saioa)

  • Igone Zabala. Euskal Filologia saila. UPV/EHU
  • Ibon Aizpurua. Eleka.
  • Jon Sánchez. Aholab. UPV/EHU.
  • Kepa Sarasola. IXA Group. UPV/EHU

15:00-15:30: Jardunaldiaren ondorioak. Arantza Diaz de Ilarraza

CLARIN meeting Donostia10

Argi geratu da egun euskararako ditugun baliabide eta tresnak baliagarriak direla CLARIN proiekturako, baita Europa mailan sortzen ari diren antzeko proiektuetarako ere. Horrela adierazi dute Stephen Krawer eta Nuria Bell  arduradunek.

Parte hartzaileek zuzenean ezagutu dituzte proiektuaren arduradunak eta horiekin itunak sinatu ahal izango dituzte hemendik aurrera.

Gure ustetan CLARIN proiektua interesgarria da, Europako hainbat estatuk bermatua da eta, etorkizunari begira, baliagarria euskararen baliabideak zabaltzeko eta homologatzeko.

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2010/06/14/clarin-proiektuaren-bilera-euskal-herriko-agenteekin/feed/ 0
Blog honen aurkibide osoa (2006-2022) https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2006/11/15/blog-honen-aurkibide-osoa/ https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2006/11/15/blog-honen-aurkibide-osoa/#comments Wed, 15 Nov 2006 07:15:53 +0000 https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/?p=1993 2022

2021

2020

2019

2018

]]>
https://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/2006/11/15/blog-honen-aurkibide-osoa/feed/ 1